Menua

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

  • Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin – 

Osagaiak

  • 8 tomate heldu, ertainak eta trinko-trinkoak, betetzeko
  • Hegaluzea oliotan edo ozpinetan, ongi hautatua, 8 zati
  • Tipulin bat, xehatua
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Perrexil xehatua
  • Oliba olio birjina, 2 koilarakada
  • 16 koilarakada romesco saltsa
  • Gatza

 

Errezeta

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekinZurtoina fruituari itsatsia badago, ez mototsa kendu, politagoak geldituko baitira tomateak labetik pasatu eta gero. Bestetik, tomateei azpialdean egin ebaki bat, gurutze tankeran. Jarri ura suelto irakiten eta borborka hasten denean sartu tomateak, sail txikitan, eta eduki ur irakinetan segundo batzuez. Berehala sartu ur izoztuan, freskatzeko. Tomate guztiak uretatik pasatakoan edo galdostutakoan (sukaldari saritu batek esango lukeen bezala) azala kendu eta goiko aldean ebaki bat egin, txapel moduko bat kentzeko. Koilara txiki batekin, edo, aski ez bada, labana zorrotz batekin, barnealdea hustu, eta betetzeko hutsune bat utzi. Kendutako mamia gorde beste zeregin batzuetarako (tomate saltsa egiteko, konparazio batera) eta tomateen barnealdea gozatu, gatz pittin batekin.

Gopor batean hegaluzearen xaflak askatu, gehiegi ez puskatzen saiatuz, jatean geruzak sumatzeko moduan, eta gehitu tipulina, baratxuria, perrexil xehatua eta oliba olio birjina. Zuzendu gatz puntua. Hor dugu betegarria.

Tomateen azpialdean, romesco koilarakada bat jarri eta haren gainean hegaluze gobernatua. Tomateak beteta daudenean, bota gainera beste koilarakada bat romesco eta jarri txapelak. Bestela letxuga edo kogoiloa erabili azpian jarri eta polita egiteko. Tomateen gainera oliba olio birjinaren hari bat isuri eta mahaira.

Tomateak hegaluzez beteta romesko saltsarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan

Arroza entsaladan –  Osagaiak Arroz zuria, kilo erdia 2 baratxuri ale, osorik Oliba olio birjina, 3 koilarakada 2 litro ur 3 tomate, ongi helduak Piper berde bat, txikitua Tipulin bat, txikitua Gatza Arroza entsaladan Errezeta …

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan

Hegaluzea tipula saltsan –  Osagaiak 4 hegaluze solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa 2 baso arrain salda edo ur …

sukaldean-fondo0

Barazki gainerreak proventzako eran

Osagaiak 2 tipulin, zerrendatan moztuak Ezkai iharra edo edo freskoa, pixar bat 4 koilarakada bete oliba olio birjina estra 5 tomate ertain 3 alberjinia 3 kuiatxo Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Eltze giderdun batean koilarakada bat …

ketchup

Ketchup etxean egina

Ketchup etxean egina –  Osagaiak Tomate heldu-helduak, 2 kg 3 tipula eder, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale Oliba olioa 3 koilarakada azukre Sagardo-ozpina, 5 koilarakada Koilarakada handi bat ezti 2 kumino pikor 2 piperbeltz pikor …

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan

Indioilar izterrak tomate saltsan –  Osagaiak 4 indioilar-izter, 6 zatitan puskatuak 4 tipulin, pikatuak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru baten zuria, pikatua Baso bete ardo zuri Kg bat tomate saltsa mamitsu Oliba olioa eta gatza …