Menua

Sardina entsalada

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 32 sardina xerra marinatu, garbi eta oliba oliotan
  • kg erdia patata, uretan egosiak, zurituak eta xerratan moztuak
  • Tipulin bat, xerratan moztua
  • Oliba olio birjina eta sagardo-ozpina
  • Gatza

Errezeta

Gopor edo entsalada-ontzi batean ipiniko ditugu patata xerrak. Oliba olioa eta ozpina gainetik isuri, gatza eman eta tipulin xaflak erantsiko ditugu ondoren. Kontua handiz nahasiko dugu guztia, patatak ez haustearren, eta gainean aurkeztuko ditugu sardina xerra marinatuak, beren oliotan igurtziak. Hotz zerbitzatuko dugu entsalada.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta

Sardinak marinatuta –  Osagaiak Kg bat sardina fresko 600 g ardo edo sagardo-ozpin Litro erdia ur hotz Gatza, eskukada bat Oliba olio birjina Sardina marinatuta Errezeta Nahasi egingo ditugu ozpina, ura eta gatza, marinada prestatzeko. …

sukaldean-fondo0

Patata eta sardinzahar entsalada

Osagaiak Patata zurituak uretan egosiak, hiru kilo laurden Eskarola bat, garbitua eta sortatan 4 sardinzahar ketuak edo oliotan marinatuak, dadotan zatituak 2 arrautza egosi, zurituak eta xehatuak Dijongo ziapea edo garau ziapea, zopa-koilarakada bat Sagardo-ozpina, …

Sardinak gatzetan

Sardinak gatzetan

Sardinak gatzetan –  Osagaiak 2 kg sardina Gatz larria Oliba olio birjina, estra. Sardinak gatzetan Errezeta Burua kendu sardinei. Tripak ere atera. Ez hausteko ahaleginak eginez, behatz-mamiekin ireki eta erdiko hezurra aterako diegu. Sardina bitan …

sukaldean-fondo0

Sardina irin-arrautzeztatuak

Osagaiak 24 sardina ertain, bururik eta triparik gabe Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diegu sardinei. Hezurra kendu ahal izango diegu (edo arrain-saltzaileari egiteko eskatu) …

sukaldean-fondo0

Sardina pipermorro eta oliba beltz ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat sardinatxo oliotan, ongi xukatuak Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta hazirik gabe Eskukada eder bat oliba beltz, hezurrik gabe Zorrotada bat oliba olio birjina …