Menua

Sangria flamenkoa

  • Sangria flamenkoa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sangria flamenkoa – 

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, litro bat
  • 6 koilarakada azukre
  • Litro laurden bat Pedro Ximenez
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handitan
  • Izotzak

Errezeta

Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka bat gehitu eta baita laranja eta limoi puskak ere. Fruta puskak eskuz zanpatuko ditugu, beren zuku guztia aska dezaten, eta gero puska zanpatuak ere sartu. Gero izotz mordoa gehitu, puska handitan eta, bukatzeko, Pedro Ximenez. Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Sangria flamenkoa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Laranja eta tipulin entsalada

Laranja eta tipulin entsalada

Laranja eta tipulin entsalada –  Osagaiak 5 laranja mamitsu Tipulin fresko eta xamur bat, zerrenda oso mehetan moztua Oliba olio birjina estra Gatza … Errezeta Zuritu eta atal loditan edo xerratan moztuko ditugu laranjak. Oso …

sukaldean-fondo0

Masusta, limoi eta ezti jela

Osagaiak 1,8 kg masusta 200 g azukre + 100 g azukre 20 koilarakada ur + 10 koilarakada ur Limoi baten zukua 2 limoi 100 g ezti Errezeta Ur hotzez garbituko ditugu masustak. Xukatu eta eltze …

Txakolin-sangria-kaia-eran2

Txakolin sangria kaia eran

Txakolin sangria kaia eran –  Osagaiak Kalitate oneko txakolina botila bat Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak Marrubiak edo beste atsegin duzn frutarik Limoi Schweppes baten erdia Laranja Schweppes baten erdia Whiski pixka …

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa

Ozpin-olioa –  Osagaiak Kakahuete olioa edo ekilore olioa, litro erdia Oliba olio birjina, estra, litro erdia Xerezko ardo ozpina, 200 g Limoi zukua, litro laurdena Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Errezeta Gopor batean gatza, …

Sangria

Sangria

Sangria –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, botila bat 2 koilarakada azukre Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua Kalitate oneko moskatela, litro laurdena Izotzak … …