Menua

Sangria

  • Sangria
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Sangria – 

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • Izotzak

Errezeta

Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Sangria

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan

Ziazerbak kreman limoi azalaren kutsuan –  Osagaiak Kg bat ziazerba fresko Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, xehatuak 5 koilarakada oliba olio Litro laurdena esnegain urtu Limoi erdi baten azala, birrindua Piperbeltza, eho berria Gatza …

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa

Sangria flamenkoa –  Osagaiak Ardo beltz gaztea, litro bat 6 koilarakada azukre Litro laurden bat Pedro Ximenez Laranja bat eta limoi bat, puska handitan Izotzak Errezeta Pitxer eder batean ardo botila hustuko dugu. Azukre pixka …

limoi sorbetea 3

Limoi sorbetea ronaren kutsuan

Limoi sorbetea ronaren kutsuan –  Osagaiak 300 g limoi sorbeteko 2 dl ron zuri edo Kubako ron zaharra, hozkailuan hoztua Errezeta Irabiagailuaren ontzian nahasiko ditugu osagai guztiak. Segundo gutxi batzuetan eta bizi-bizi, krema izoztu bat, …

sukaldean-fondo0

Andere-mahats clafoutis pastela

Osagaiak 250 g andere-mahats, aletuak 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala Errezeta Arrautzak, azukrea eta gorringoak nahasiko ditugu gopor batean. Nahastura leun eta krematsu egotean …