Menua

San Markos opila

  • San Markos opila 2
  • San Markos opila 1
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

San Markos opila – 

Osagaiak

  • 225 g gurin bigun
  • 280 g azukre
  • limoi azal baten hautsa
  • gatz pitin bat
  • 115 g arbendol edo almendra eho
  • koilarakadatxo erdi legami
  • 200 g irin
  • 3 arrautza

San Markos opilak

San Markos opila 1Errezeta

Gurina eta azukrea ongi nahastu ondoren, limoi azalaren hautsa gehituko diogu, gatza, arbendola eta legamia ere bai. Dena nahastuko dugu ostera ere, baina gehiegi landu gabe. Gero hiru alditan gehituko dizkiogu irina eta arrautza, aldi bakoitzean guztia nahastuz. Irinaren herena eta arrautza bat aldi bakoitzean, alegia. Ez da orea gehiegi nahastea komeni.

Bizkotxoentzako ontzi batean jarriko dugu orea, 24 cm-ko ontzi batean, eta 170º-tan dagoen labean, hogei minututan eduki dugu. Ontzitik atera eta hozten utzi, jan baino lehenago.

San Markos opila

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Tarta orea

Osagaiak 250 g irin 150 g gurin, pomadan 95 g azukre-hauts 30 g arbendol-hauts Arrautza bat Gatz pixka bat Bainila leka erdi baten barruko aleak Errezeta Irina eta azukre-hautsa bahetuko dugu lehenik. Gopor batean, eskuz …

sukaldean-fondo0

Merlenka pastela

Osagaiak Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy Litro laurdena esnegain urtu 8 arrautza, joak …

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

sukaldean-fondo0

Olearso bizkotxoa

Osagaiak Katilukada bat esnegain lodi (hura ezean, urtua) Limoi azal bat, birrindua Katilukada bat azukre 2 arrautza Katilukada bat eta erdi irin Zorrotada on bat anis Errezeta Gurinez eta irinez igurtziko dugu molde bat. Gopor …

San Blas opila

San Blas opila, Teresarena

San Blas opila, Teresarena –  Osagaiak Kg 1 irin Kilo erdi azukre 150 g txerri gantz edo koipe 8 arrautza (bi zuringo aparte utzirik) 7-8 tanto anis esentzia Legamia, zorro txiki bat edo gaseosa freskagarriak …