Menua

Luzokerra entsalada sagar eta jogurtarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 6 pepino ertain, oso freskoak
  • 2 sagar berde, granny smith
  • Oliba olio birjina, 10 koilarakada
  • Jogurt natural bat, azukretu gabea
  • Limoi baten zukua
  • Gatza eta piperbeltz eho berria

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik egin ez izana landaretik kanpo. Txiki samarrak izatea hobe. Pepinoak ongi zuritu, batere azal hondarrik utzi gabe. Zenbat eta erdialderago, orduan eta goxoago eta gelatinakarago.

Oso xerra meheak egingo ditugu. Sagarrei zuztarra kendu eta, zuritu gabe, dado txikitan moztu. Gero dadoei limoi baten zukua erantsi. Pepino xerrei gehituko diegu dena.

Katilu batean ozpin-olioa prestatuko dugu, jogurtari gatza eta piperbeltza jarriz eta oliba olioa hari fin batean gehituz. Hotz-hotza zerbitzatu.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin

Sagar tarta mahaspasekin –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza 6 sagar, zurituak, dadotan moztuak Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan) Zurrusta bat Calvados …

Gabon konpota

Gabon konpota

Gabon konpota –  Osagaiak 2 l ur Litro bat ardo beltz, ona 400 g azukre Kanela, ezpal bat Litro laurdena mertxika-zati lehor Litro laurdena aran pasa Litro laurdena piku lehor Litro laurdena mahaspasa . . …

Sagar jelea

Sagar jelea

Sagar jelea –  Osagaiak 6 kg errege-sagar azalarekin, zuztarrik gabe eta 6 ataletan moztuak 4 l ur 75 g azukre Errezeta Kazola zabal batean, su bizian jarriko ditugu sagar atalak urarekin batean. Tapatu egingo dugu …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …

sukaldean-fondo0

Luzoker entsalada kremarekin

Osagaiak 8 pepino ertain, oso freskoak Oliba olio birjina, 10 koilarakada Esnegain likidoa, 6 koilarakada Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Garrantzi handikoa da pepinoak freskoak izatea, denbora luzerik egin …