Porrusalda kuiarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Porruak, kg erdia
- Azenario bat
- Kuia puska bat
- 5 patata eder
- Litro bat ur
- Haragi-salda pastilla bat
- 3 koilarakada oliba olio birjina
*Lau pertsonentzat
Errezeta
Zuritu eta mehe zatituko ditugu porruak, azenarioak eta kuia. zuritu eta gero, garbitu eta xerra mehetan zatituko ditugu patatak. Barazki hauek guztiak kazola zabal batean ipini eta su eztian jarriko ditugu, oliba olioa eta gatz pixka bat erantsi eta gero. 15 minuturen buruan, barazkiek kolorerik bat ere hartu ez dutela, erantsiko ditugu ura eta salda pastilla. Beste 20 minutuan edukiko dugu egosten guztia, su eztian eta eltzea estalita. Bukaeran, gatz puntua neurtu, behar badu zuzendu eta zerbitzatzeko prest edukiko dugu eltzea.
Zerbitzatu aurretik, ogi lehor edo zopako ogi xerra batzuk erantsi ahal izango ditugu, nahi izanez gero, porrusalda pittin bat loditzearren.

Kuia zopa
Kuia zopa – Osagaiak 500 g kuia mami 4 koilarakada handi oliba olio birjina 50 g tipulin, pikatua Litro erdia salda edo ur Gurina, puska bat Jogurt natural erdia Gatza Kuia zopa Errezeta Zuritu eta …

Porrusalda bakailaoarekin
Porrusalda bakailaoarekin Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur Bakailao zati eder bat, beratua, azalik gabe eta izpituta 4 koilarakada oliba olio … Errezeta Lehenik porruak eta azenarioak zuritu …

Porrusalda
Porrusalda Osagaiak 4 porru eder 2 azenario eder Patatak, kilo erdia Litro bat ur 4 koilarakada olio Gatza Errezeta Porruak eta azenarioak zuritu eta zati meheak egin. Patatak zuritu eta zatitu, puska txikitan kaskatuz. Su …

Vichyssoise, porru eta patata zopa
Vichyssoise, porru eta patata zopa Osagaiak Patata zurituak eta xerra mehetan zatituak, kilo erdia 2 porruren alde zuria, garbituta eta patatak bezalatsu zatituta Gurin koilarakada eder bat Gatz zimiko bat Ura, litro 1/2 bat Esnegain …

Eltzekaria nola egin
Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …