Piper berdeen saltsa
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Piper berdeen saltsa –
Osagaiak
- Tipula bat, zerrendatan moztua
- Haragi salda kontzentratua, mutur bat
- 6 piper berde garbi, zerrendatan moztuak
- Albahaka hosto handi bat
- 2 baso bete ur
- Oliba olioa
- Esnegaina
- Gatza
Errezeta
Tipula, zerrendatan moztua, piperrak eta olioa ipiniko ditugu kazola batean, gatz pixka batekin. Su ertainean jarri eta gozatzen utziko ditugu barazkiak, kolorerik hartu gabe, ez mikazteko. 25 minuturen ostean erantsiko dugu haragi saldarako pastilla, mutur bat baino ez, eta biraka nahasiko dugu barazkiekin. Esnegaina eta ura gaineratuko ditugu ondoren: 10 bat minutuan edukiko dugu guztia su eztian irakiten. Gatza eman, albahaka hostoa erantsi eta mehe-mehe xehatuko dugu saltsa, iragazki fin batetik igarota. Gatz-puntua zuzenduko dugu berriro.
Garrantzitsua da piper-berdea ez gorritzea, potxatu egin behar du, saltsak piper berde gordinaren zaporea izan dezan, baina mikaztu gabe. Saltsa hau edozein arrain salteaturen lagungarri izan daiteke: hegaluzea, atuna, ongi txigorturiko xapo solomoak.
Piper berdeen saltsa

Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa
Piper berde eta urdaiazpiko ogitartekoa – Osagaiak Opil bat, bitan irekia Piper berde eder bat, txortenik eta hazirik gabe, zerrenda luzetan moztua 4 xerra mehe urdaiazpiko serrano Gatza eta oliba olioa Piper berde eta urdaiazpiko …

Gernikako piperrak tenpuran
Gernikako piperrak tenpuran – Osagaiak 400 g Gernikako piper fresko eta erdi neurriko 150 g irin Ura, litro laurdena Azukrea, ximiko bat Okindegiko legamia prentsatua, 15 g Gatza, koilarakada erdia Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …

Tipula potxatua mahaspasekin
Osagaiak 2 kg tipula, zerrenda mehetan moztua 15 koilarakada oliba olio Gatza 10 koilarakada mahaspasa, xukatuak, xamurrak eta hazirik gabe, eta uretan edo, hobe, moskatel edo ardo goxoan beratuak *Lau pertsonentzat Errezeta Oliba olioa eta …

Pipermorro erreak entsaladan
Osagaiak 15 pipermorro erre, azal eta hazia kenduta, katilu batean jarririk beren zukuarekin Oliba olio birjina, 5 koilarakada Koilarakada bat sagardo-ozpin Gatz zimiko bat Perrexil hosto batzuk, edo hobe albahaka freskoarenak, zerrenda mehetan *Lau pertsonentzat …

Xapo gibela tipularekin
Xapo gibela tipularekin Osagaiak Kg bat xapo gibel, gordinik Ximiko bat irin 6 tipula, zerrenda mehetan moztuak 4 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat ardo zuri Gatza Errezeta Xapo gibelaren azalean ziztada arin batzuk …