Menua

Piper berdeak arkume hankaz beteak

  • Piper berdeak arkume hankaz beteak
  • Piper berdeak arkume hankaz beteak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Piper berdeak arkume hankaz beteak – 

Osagaiak

  • Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta 1
  • 12 piper berde handi eta luze, ahalik eta leunenak (zimur gabeak)
  • Oliba olioa frijitzeko
  • 4 tipulin eder xehatuak
  • Baratxuri ale bat
  • Gatza

 

Errezeta

Piper berdeak arkume hankaz beteakPiperrak garbitu eta lehortu, dauden bezala, zurtoinak eta haziak kendu gabe. Jarri olioa suelto zartagin batean eta su bizitara hurbildu. Berotzen denean, piperrak kontuz paratu zartaginean, frijitzen utzi, oliotik atera eta azala aise kentzeko punturaino. Ez dute ilundu behar; kontuz, beraz. Epeltzen direnean, eskuartean erabiltzeko moduan direnean alegia, zurtoina eta azala kendu, azalari zimikoak eginez, eta baba moduan altxatuko baita, tira handik mamia agerian geldi dadin. Kontuz ireki eta haziak kendu. Bitartean betegarria prestatu.

Kazola batean frijitzerakoan erabilitako olio pixka bat jarri eta suberatu bertan tipulinak eta baratxuri xehatua, gatz pixka batekin. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, arkume-hankei saltsa kendu, eta izpitu. Saltsa geroko utzi. Barazkia egin denean koipea kendu, kazolan jarri berriro eta arkume-hanka izpituak gehitu. Bat egin dadila, eraginez, eta perrexil xehatu pixka bat gehitu. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria.

Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik mikrouhinen labean edo ohikoan arkume-hanken saltsarekin salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan frijitu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, arkume-hanken saltsa beroan sartu.

Lehen aukera arin eta eramangarriagoa da, apika platerean zerbitzatzeko egokiagoa. Eta bigarrena, berriz, kaxuela tankerakoagoa da; gainera, piperrak albardatuz gero, sendoago geldituko dira, eta betegarriak ez die nolanahi ihes egingo. Batera nahiz bestera, mahaira.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gernikako piperrak frijituta

Gernikako piperrak frijituta

Gernikako piperrak frijituta – Osagaiak Gernikako piper frijituak, kilo bat Oliba olioa Gatza Gernikako piperrak frijituta Errezeta Piperrak garbitu uretan eta xukatu zapi batekin. Oliba olioa suelto duen zartagin bat jarri su bizian, gutxienez bi …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi irin-arrautzeztatuak

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, garbi eta azalik gabe Oliba olioa 3 baratxuri ale, osorik Irina eta arrautza joa Ozpina Gatza Errezeta Gatza eman eta ur ugari jarriko dugu irakiten. Bor-bor hasi orduko barneratuko ditugu …

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua

Arkume egosi-frijitua Osagaiak 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak Koilarakada bat perrexil, pikatua Ximiko bat piperrauts min Ale batzuk piperbeltz, xehatuak Xorta …

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa

Atun eta piper erre ogitartekoa –  Osagaiak Opil bat, bitan irekia Lata txiki bat hegaluze oliotan, ongi xukatua eta zatitan bereizia Piper gorriak edo berdeak, erreak, zurituak, zerrendatan moztuak eta oliotan, baratxuri ale gordin batekin, …

piperrak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –  Osagaiak Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Gatza Pikillo piperra k txekor muturrez beteak Errezeta Poteak ireki …