Menua

Arkume egosi-frijitua

  • Arkume egosi-frijitua
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Arkume egosi-frijitua

Osagaiak

  • 1,5 kg esneko arkume (umerri edo bildots), puska txiki xamarretan zatitua
  • 3 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 tipulin handi, pikatuak
  • Koilarakada bat perrexil, pikatua
  • Ximiko bat piperrauts min
  • Ale batzuk piperbeltz, xehatuak
  • Xorta bat oliba olio
  • Ura
  • Xorta bat limoi zuku edo ozpin on
  • Gatza

Errezeta

Lehenik kazola zabal batean, alde guztietatik gorrituko ditugu arkume puskak, oliba olio pixar batez. Txigortu eta gero, soberako koipea kendu eta tipula, baratxuriak eta perrexila erantsiko ditugu, gatz pixka batekin, kazola berean. Gai guztiak biraka erabili eta su eztian edukiko ditugu 15 bat minutuan.

Arkumea ongi txigorturik dagoenean, piper-hautsa eta piperbeltz xehatua erantsiko ditugu. Gai guztiak urez estali, gatza eman eta su eztian jarriko dugu kazola, egoste-salda poliki-poliki murriztu dadin. Berriro frijituko da azkenean arkumea, zukurik ezean.

Limoi zukuz edo ozpin on batez garaztatuko dugu orduan bildoskia. Ongi nahasi eta pausatzen utziko dugu arkumea 10 bat minutuan, tapaturik. Berehala zerbitzatuko dugu.

Frijitu eta egosi ondoren, zukurik gabe gertatu behar du arkumeak, oliotan frijitua balitz bezala.

Kazolaren erdira biltzen da bildoskia zerbitzatzerakoan, eta ogi gainean jaten dira puskak, artzainek ohi zuten bezala. Gatz apur bat hautseztatu ahal izango dugu, jakia maneatu ondoren.

Arkume egosi-frijitua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

arkumea eztiz gozatua

Arkumea eztiz gozatua

Arkumea eztiz gozatua Osagaiak 1,5 kg arkume (umeri edo bildots), puska ederretan zatitua Litro eta erdi ardo zuri 2 tipulin, pikatuak 2 piper txorizero, irekiak Tomate bat, pikatua Azenario bat, pikatua Eskukada bat perrexil zurtoin …

sukaldean-fondo0

Arkume arandoi xehatuak parmentier eran

Osagaiak Kg bat arkume arandoi, azalik et koiperik gabe Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, …

sukaldean-fondo0

Arkume aztala saltsan

Osagaiak 8 arkume aztal, garbiak eta hezurrarekin 30 baratxuri, zuritu gabe Porru bat, pikatua Tipulin bat, pikatua Litro erdia ardo beltz Oliba olioa Ura Gatza Errezeta Gatza eman eta, kazola batean oliba olio xorta bat …

Arkume txuletak villeroi eran

Arkume txuletak villeroi eran

Arkume txuletak villeroi eran –  Osagaiak 1,5 kg arkume txuleta (hezurrarekin) Xorta bat oliba olio Gatza Bexamel saltsa, egin berria eta lodia Irina, arrautza joa eta ogi birrindua Olioa, frijitzeko Gatza Arkume txuletak villeroi eran …

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin

Arkumea saltsan patatekin –  Osagaiak 1,5 kg arkume (umerria edo bildotsa), puska ertainetan zatitua 5 piper txorizero, litro eta erdi ur epelean bi orduz beratuak 3 baratxuri ale, pikatuak 2 tipulin handi, pikatuak 10 koilarakada …