Pikillo piperrak txekor muturrez beteak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Pikillo piperrak txekor muturrez beteak –
Osagaiak
- Saltsan egindako txekor muturren errezeta bat
- Pikillo piperrak, 2 pote
- Baratxuri-buru bat
- Oliba olioa
- 4 tipulin eder, xehatuak
- Gatza
Pikillo piperra k txekor muturrez beteak
Errezeta
Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta oliba olioz estalirik.
Su eztira hurbildu olioari burbuila zantzuak agertu arte, eta betiere sua ezti-ezti dagoela kontrolatuz. Horrela eduki ordu eta erdiz gutxi gorabehera, eta jiratu tarteka piperrak bi sardexkaz baliatuz, ziztatu gabe, bi aldeak konfita daitezen. Piperrek olioa uherrarazten dutela ikusiko dugu, eta konfitatu ahala gainaldeetan zuku karamelatuaren arrasto batzuk biltzen zaizkiela, eta olioa garbituz doala pixkanaka. Orduan atera behar dira. Kontu handiz xukatu, ez puskatzeko, egindakoan oso erraz puskatzen baitira. Olioa gorde, beste batean piperrak konfitatzeko edo patatak frijitzeko. Utzi hozten. Betegarria prestatu, piperrak konfitatzen diren bitartean.
Zartagin batean lehen erabilitako olio pixka bat jarri, eta jarri han, tipulina eta baratxuri xehatua eztiki frijitzen, gatz pixka bat emanda. Su eztian egiten utzi 30 minutuz, eta pixka bat gorritzen hasten utzi. Bitartean, muturrak xukaderan eduki saltsa kentzeko, eta saltsa gorde gero piperrei gehitzeko. Barazkia egin denean, koipea kendu eta jarri berriro kazolan mutur xehatuekin. Bat egin dadila, eraginez eta eztiki irakiten utziz, saltsa murriztu eta loditzeko. Gatz puntua probatu, eta zuzendu, behar izanez gero. Hor dugu piperren betegarria.
Orduan, piperrak bete, kontuz, hautsi edo leherrarazi gabe. Horrelaxe uztea daukagu eta beroturik mikrouhinen labean edo ohikoan mutur saltsarekin salteatu edo arrautza-irinetan pasatu eta oliba olio bero-beroan albardatu, eta ongi frijitu. Eta gero, betiere, mutur saltsa beroan sartu.
Lehen aukera arin eta eramangarriagoa da, apika platerean zerbitzatzeko egokiagoa. Eta bigarrena, berriz, kaxuela tankerakoagoa da; gainera, piperra arrautza-irinetan eginez gero, sendoago geldituko da, eta betegarriak ez die nolanahi ihes egingo. Batera nahiz bestera, mahaira.
Pikillo piperrak txekor muturrez beteak

Piperrada
Piperrada – Osagaiak 4 tipulin eder 6 piper berde Pikillo piperrak, pote bat 4 baratxuri ale 5 koilarakada oliba olio Tomate saltsa, litro laurden bat Gatza … Errezeta Kazola handi batean oliba olioa jarri. Tipulinak, …

Saltsa bizkaitarra
Saltsa bizkaitarra – Osagaiak 1,1 kg tipula zuri, zerrenda mehetan moztua 1,1 kg tipula gorri, zerrenda mehetan moztua 3 baratxuri ale, osorik eta zurituak 3 ale piperbeltz 12 koilarakada oliba olio Urdaiazpikoaren hezurra, puska txiki …

Pikillo piperrak txerri hankaz beteak
Pikillo piperrak txerri hankaz beteak – Osagaiak Saltsan egindako txerri hanka hezurgabetuen errezeta bat Pikillo piperrak, 2 pote Baratxuri-buru bat Oliba olioa 4 tipulin eder, xehatuak Baratxuri ale bat Gatza Pikillo piperrak txerri hankaz beteak …

Barazki pistoa
Barazki pistoa – Osagaiak Tipulin bat, txiki-txiki egina 8 baratxuri ale, osorik, zuritu gabe Oliba olio birjina, 10 koilarakada 2 kuiatxo dadotan moztuak 2 pipermorro gorri, dadotan moztuak 2 piper berde, dadotan moztuak 2 alberjinia …

Pikillo piperrak julianeneko eran
Osagaiak Pikillo piperrak, 2 pote ongi hautatuak Oliba olioa Baratxuri-buru bat Gatza Poteak ireki eta piperrek duten salda kendu. Zartagin handi batean jarri, hondoa ongi estaltzen dutela, baratxuri-buruaren ale libratuekin; aleak azal eta guzti, eta …