Menua

Perretxiko salteatuak

  • Perretxiko salteatuak
  • Perretxiko entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Perretxiko salteatuak – 

Osagaiak

  • Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak
  • 6 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri ale erdi bat, xehatua
  • Perrexil xehatua, ximiko bat
  • Gatza

Errezeta

  1. Kazola batean su bizian jarri olioa. Perretxikoak eta gatz pixka bat gehitu eta pixkana egiten utzi, etengabe bueltak emanez, pixka bat txigortzen hasten direla ikusi arte.
  2. Sutatik atera baino minutu batzuk lehenago, baratxuri xehatua gehitu eta gatz puntua zuzendu. Mahairatzean, perrexila parparreatu.

Kasu!

Ziza hau oso fin eta usaintsua bada ere, batzuek ez dute baratxuririk erabiltzen. Gustu kontua da.

Perretxiko salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …

ONDDOA XavierBéjar

Onddoak labean

Onddoak labean Osagaiak Onddo ertainak, tenteak, garbiak, kilo bat Tipulin bat, txiki-txiki eginda 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak 5 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua Gatza Errezeta Alde batetik zurtoinak garbituko ditugu, eta bestetik txapelak. Txapelak …

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan

Atuna perretxiko saltsan –  Osagaiak 4 atun solomo lodi, hezur eta azalik gabe, 220 g bakoitzak Ximiko bat irin 3 tipulin bat, zerrenda mehetan moztuak 2 eskukada perretxiko garbi, xerratan moztuak (barrengorriak, onddoak, perretxikoak) 2 …

onddo

Onddo zopa

Onddo zopa –  Osagaiak 350 g onddo, garbia eta pikatua Poru bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Baratxuri ale bat, pikatua Gurina, zati handi bat 12 koilarakada esnegain urtu 2 litro salda edo ur (haragi-salda …

onddo tarta

Onddo tarta

Onddo tarta –  Osagaiak Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia 2 tipula ertain, xerratan moztuak Baratxuri ale bat, txikitua Perrexil xehatua Kilo bat onddo 4 koilarakada oliba olio Gatza … …