Menua

Onddo tarta

  • onddo tarta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddo tarta – 

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsiaz edo hostore masaz estalia
  • 2 tipula ertain, xerratan moztuak
  • Baratxuri ale bat, txikitua
  • Perrexil xehatua
  • Kilo bat onddo
  • 4 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

  1. Onddoak garbituko ditugu aurrena. Txapelak gorde eta zurtoinekin xerrak egingo ditugu. Zurtoin xerrak salteatu, kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian, pixka bat gorritzen diren arte. Gatza eman eta geroko gorde.
  2. Kazola berean gainerako oliba olioa, baratxuria eta tipula erantsi, eta su ez oso bizian jarri. Gazitu. Frijitu dadila dena poliki-poliki, barazkia ongi egina dagoen arte, hau da, aski murriztua eta belztua gelditzen zaigun arte. Belzteko, azkeneko momentuan, sua bizitu. Karamelu itxura hartuko du. Guztira ordubete behar dugu denerako. Orduan, aldez aurretik salteatu ditugun onddo zurtoinak gehitu, perrexilarekin. Ongi nahasiko dugu. Epeltzen utzi gero.
  3. Orduan, onddoak eta tipula labean berotutako moldean sartu. Sukaldeko ohol batean, labana zorrotz batekin, onddoen txapelak zentimetro bateko xerratan moztuko ditugu, ongi gazitu eta oliba olio gordin pixka batekin busti. Txapelen xerrak luze-luze paratuko ditugu tipularen gainean, sagar tartan egiten dugun bezala, onddo xerrak sagar puskak balira bezala, hau da, hutsunerik utzi gabe.
  4. Nahi baduzue, horrelaxe sartuko dugu tarta labera, edo, nahiago izanez gero, baso txiki bat esnegain likido erantsiko diogu gainetik tartari. Bakoitzak nahi duen bezala.
  5. 200 graduan eduki tarta labean, 15-20 minutuz, tarta azala pixka bat txigortzen den arte. Oliba olioaz maneatutako entsalada berdearekin eta gazta onduaren xerra fin-fin batzuekin zoragarri.
Onddo tarta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Onddo gordinak entsaladan idiazabal gaztarekin

Osagaiak Kg bat onddo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Idiazabalgo gazta ondua, puska bat Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Patatak zuritzeko labana berezi batez lortuko ditugu gazta puskatik …

Onddoak salteatuta

Onddoak salteatuta

Onddoak salteatuta – Osagaiak Onddo garbiak eta puska koxkorretan moztuak, kilo bat 6 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Perrexil xehatu pixka bat Gatza Errezeta Kazola batean, su bizian, olioa jarriko dugu. Onddoak …

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …

ONDDO NAHASKIA Javier-Lastras

Onddo nahaskia

Onddo nahaskia –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Onddoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela …

onddo saltsa

Onddo saltsa

Onddo saltsa –  Osagaiak 2 tipulin eder, pikatuak 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur 6 koilarakada esnegain urtu 4 koilarakada gurin 5 koilarakada oliba olio …