Menua

Onddo zopa

  • onddo
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddo zopa – 

Osagaiak

  • 350 g onddo, garbia eta pikatua
  • Poru bat, pikatua
  • Tipulin txiki bat, pikatua
  • Baratxuri ale bat, pikatua
  • Gurina, zati handi bat
  • 12 koilarakada esnegain urtu
  • 2 litro salda edo ur (haragi-salda pastillaz hornitua)

Errezeta

  1. Kazola zabal batean, gurinean jarriko ditugu porrua, baratxuria eta tipulina potxatzen, su eztian. Barazkiak ongi izerditu direnean erantsiko dugu onddoa. Biraka erabili, gatza eman eta salda edo ura isuriko dugu ondoren. 25 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
  2. Epe horren ostean, irabiagailu baten besoa sartuko dugu kazolan, eta indar betean eragingo diogu. Esnegain irakina eta gurin freskoa, puska bat, erantsi eta gatz-puntua zuzenduko dugu ondoren. Indar betean joko dugu guztia berriro eta katilutan edo, zuzenean, zopa-ontzi batean zerbitzatuko dugu zopa.

Kasu!

Zopa honen hornidura oso ona da zopa urdaiazpiko iberiarreko xafla finen edo onddo xafla gordinen gainean isurtzea.

Onddo zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ONDDO NAHASKIA Javier-Lastras

Onddo nahaskia

Onddo nahaskia –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Onddoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela …

onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era –  Beharrezkoak Laban txiki bat Zatar heze bat Errezeta Kaxa edo paketetik atera eta onddoen prezioan harri kopuru ikusgarri bat saldu digutela frogatuko dugu. Hosto, intsektu eta zikinkeriaren bat ageri badute itsatsirik, …

onddo saltsa

Onddo saltsa

Onddo saltsa –  Osagaiak 2 tipulin eder, pikatuak 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur 6 koilarakada esnegain urtu 4 koilarakada gurin 5 koilarakada oliba olio …

onddo tortilla

Onddo tortilla

Onddo tortilla –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Onddoak kazola zabal baten edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. …

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …