Menua

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

  • Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 10 patata handi
  • Oliba olio pittin bat
  • 2 baratxuri-buru, azal eta guzti
  • ezkai adaxka 1
  • 150 g gurin
  • Gatza

Errezeta

Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 zati egingo dugu. Uretan pasa almidoia kentzeko, eta lehortu. Zartagin ongi berotu batean, oliba olio pittin bat jarri eta su bizi-bizian salteatu, kolorea emateko justu-justu, gero labean egiteko baitira. Ongi gorritu, baina barnetik gogor daudelarik, laberako moduko erretilu batean jarriko ditugu; gatza eman eta gainetik bota bi baratxuri-buruen aleak, azal eta guzti, ezkai adaxka eta gurina dadotan. Kontuan hartu beharrekoa da patata guztiek ukitu behar dutela erretiluaren hondoa; ez daitezela elkarren gainka egon, ongi erre daitezen.

30 minutuz labean eduki 200 graduan, erdi eginik daudenean koipeaz busti, koilara bat erabiliz. Erretiratu, epeltzen utzi, eta erreki baten hornigai gisa jan, esate baterako. Sutatik ateratakoan, nahi izanez gero, perrexila ere badago gehitzea, gehiegi txikitu gabe.

Epeltzen utzi, errekiaren gurina xurgatu eta olio-puntu bat izan dezaten. Labean sartu dugun erretilu bera erabil dezakegu zerbitzatzeko, aurretik baratxuri erreen mamia bildu eta hornigaiari erantsirik.

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

patata kroketak

Patata kroketak

Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …

Mojo picon

Mojo picon

Mojo picon –  Osagaiak Baratxuri-buru bat, zuritua Eskukada bat palmondo piper lehor Eskukada bat kumino Koilarakada oparo bat piperrauts gozo Litro laurdena oliba olio birjina 10 koilarakada ardo-ozpin 2 moldeko ogi-xerren mamia Eskukada bat arbendol, …

PATATA FRIJITUAK

Patata frijituak

Patata frijituak –  Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

sukaldean-fondo0

Patata barrubeteak

Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Baratxuri purea

Baratxuri purea

Baratxuri purea –  Osagaiak 500 g baratxuri ale 3 koilarakada oliba olio birjina Litro laurden pasa esnegain Mutur bat gurin Gatza Baratxuri purea Errezeta Zuritu, kazola batean ipini eta ur hotzez estaliko ditugu baratxuriak. Su …