Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- 8 patata ertain
- Baratxuri-buru bat
- Porru puska bat
- Piperbeltza, 3 ale
- Izokin ketua, 8 xerra eder
- 5 koilarakada ur
- 150 g gurin
- Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua
- Limoi baten zukua
- Gatza eta piperbeltza
- Oliba olio birjina, pittin bat
…
Errezeta
Kazola handi batean ura suelto jarri, eta bota bertara baratxuri-burua, porrua eta piperbeltz aleak, eta sartu han patatak azal eta guzti, garbituta. Su eztira hurbildu eta ezari-ezarian egosi, ez lehertzeko. Xukatu, zuritu eta epeltzen direnean, zentimetro bateko xerrak egin.
Kazo batean ur koilarakadak irakin, gehitu gurin hotza dadotan, eta hagaxka metalikoekin etengabe irabiatu, saltsa loditu eta gurin harrotu krematsua lortu arte. Garrantzi handikoa da etengabe irakiten egotea eta gurin hotza oso-oso poliki gehitzea. Sutatik kenduta, limoi-zukua eta belar xehatuak gehitu. Gatz-piperra eman.
Patata xerrak gurin saltsa beroan sartu, eta ongi gozatu. Txukun paratu plater baten edo erretilu baten erdian eta gainean izokin ketuaren xerrak, patatak erabat estaliz. Oliba olio birjinaren hari mehe bat eman gainetik, eta, oraindik belarretatik zerbait gelditzen bazaigu, bota gainetik pittin bat. Saihetsean ogi txigortua paratu.

Patata eta tipula entsalada
Patata eta tipula entsalada – Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …

Patata barrubeteak
Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Izokina plantxan saltsa tartaroarekin
Izokina plantxan saltsa tartaroarekin – Osagaiak 4 izokin solomo, hezurrik gabe. 220 g bakoitzak 2 koilarakada oliba olio Koilarakada bat sagardo-ozpin Perrexil xehatua Saltsa tartaroa Gatza Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko …

Patatak non eta nola gorde
Patatak non eta nola gorde – Osagaiak Xoko ilun eta lehorra Zapi bat edo egunkari papera … Non eta nola gorde Txikikeria iruditzen ahal zaio bakarren bati, baina bistarako zorigaitza da patatak lorez eta sustraiz …

Eltzekaria nola egin
Osagaiak Porru bat 2 azenario Arbi bat Tipula bat, iltze usaintsu bat ziztaturik duela Baratxuri-buru bat 10 koilarakada oliba olio 2 hanka hezur eta 2 belaun hezur 200 g txerri saiheski 200 g txerri urdai …