Patata salteatuak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Osagaiak
- Patata ertainak, kilo bat
- 2 baratxuri ale, xehatuak
- 6 koilarakada oliba olio
- Gurin puska txiki bat
- Gatza
Errezeta
Patatak zuritu eta cm bat lodiko xerrak egin. Uretan garbitu almidoia kentzeko eta ondo lehortu. Zartagin itsasgaitz handi batean olioa jarri eta patata bota gainera, su bizira hurbilduz, txigortuz joan daitezen. Dugun zartagina handia ez bada, bi txandatan egin; kontua da patatak elkarren gainka ez egotea zartaginean. Maiz eragin, itsats ez daitezen eta alde guztietatik egin daitezen pixkana. Lehortzen direla ikusten badugu, gehitu olio pixka bat, eta erne ibili, denbora guztian olio plama bat hondoan ez dadila falta. Suaren indarrari puntua hartu behar zaio, eta igo edo jaitsi, nola egiten ari diren kontuan hartuz. 35en bat minutu pasatakoan, patatak ongi txigortu eta eginak daudenean, baratxuri xehatua gehitu eta beste buelta batzuk eman, gurina gehitu, haiek xurga dezaten. Gatz pittin bat eman eta mahaira.

Brokoli egosia patata eta baratxuriarekin
Osagaiak Brokoli eder bat edo bi ertain 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko dugu irakiten, gatz pixka batekin. Hosto berdeak kendu …

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …

Patatak errioxako eran
Patatak errioxako eran – Osagaiak 6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi …

Patata frijituak
Patata frijituak – Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

Patata erreak gurin eta baratxuriekin
Patata erreak gurin eta baratxuriekin – Osagaiak 10 patata handi Xorta bat oliba olio 2 baratxuri-buru, zuritu gabe Ezkaia, adaxka bat 150 g gurin Gatza Errezeta Zuritu eta xerra loditan moztuko ditugu patatak, luzeran. 8 …