Patata kroketak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patata kroketak
Osagaiak
- 110 g gurin
- 110 g irin
- litro erdia esne
- litro erdia esnegain
- kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia
…
Errezeta
- Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu esnea eta gaina, eta irin eta gurinaren gainean isuriko ditugu ondoren. Saltsa maneatuz segituko dugu, su eztian betiere, ongi egosi arte. Gatza emango diogu gero.
- Patata-mamia xehatuko dugu ondoren, puregailu batetik iragazita, eta bexamelean erantsiko dugu. Nahastura hoztu aurretik, gurina erantsiko diogu, dadotan moztua.
- Irabiagailu batez xehatuko dugu guztia, ore fina lortu arte. Hozten utziko dugu guztia. Ore trinko xamarra aterako zaigu eta erraz asko maneatu ahal izango dugu, nahi bezalako forma emanez.
- Bolatxoak egin ondoren, esku-azpiaz luzatuko ditugu kroketak eta ikusgarri geratuko zaizkigu platerean.
Kasu!
Irinetan erabili gabe ogiztatuko ditugu, hau da, arrautzatan eta ogi birrinetan paseaz. Oso garrantzitsua da, frijitu aurretik, hozkailuan hainbat ordutan egon daitezen, lehertu egingo baitira bestela.
Patata kroketak

Patatak mikrouhinetan apurtuta
Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …

Patata barrubeteak
Osagaiak Kg bat patata ertain Tipulin bat, pikatua Piper berde bat, pikatua Alberjinia bat Ximiko bat tomate saltsa Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin) Oliba olioa Irina, arrautza joa …

Patata xerrak, gurin, mahaspasa eta mendarekin
Osagaiak Patata ertain zurituak eta zentrimetro erdiko xerratan zatituak, 800 g Mahaspasa mamitsu eta zukutsuak, eskutada bat Litro erdi bat ur Salda-kontzentratuaren pastilla baten zimiko bat 150 g gurin Menda hostoak, eskutadatxo bat Gatza Errezeta …

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Patatak, gurin harrotua eta izokin ketua entsaladan
Osagaiak 8 patata ertain Baratxuri-buru bat Porru puska bat Piperbeltza, 3 ale Izokin ketua, 8 xerra eder 5 koilarakada ur 150 g gurin Tipulina, eskutada bat, perrexila eta ezamihilua Limoi baten zukua Gatza eta piperbeltza …