Patata gainerreak kremarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patata gainerreak kremarekin –
Osagaiak
- 1’5 kg patata
- Perrexil sorta bat
- Apio adaxka bat
- Limoi azal bat, liztariz lotuak
- Litro bat esne
- Esnegaina, litro laurdena
- Gazta arraspatua, 150 g
- Baratxuri ale bat, erdibitua
- Gatza eta piperbeltz eho berria
- Gurina
Patata gainerreak kremarekin
Errezeta
Patatak zuritu eta cm erdiko lodierako zatiak egin. Bitartean, paratu esnea egosten eta gehitu belar sorta, esnegaina, gurina eta gatz pixka bat, eta eduki horrela 10 minutuz.
Baratxuri ale erdibituekin portzelanazko igurtzi erretilu zabal bat, gero labera sartzeko modukoa, baratxuri usaina har dezan. Patatak garbitu, xukatu eta gatza eman. Pataten erdiak erretiluan zabaldu eta esne eta esnegain irakinez busti, iragazki bat erabiliz belar sorta han geldi dadin. Gaztaren erdia parparreatu eta gainerako patatak jarri gainean, eta haiei gelditzen zaigun esne egosia bota gainetik. Piperbeltz eho berria erruz bota gainetik, gelditzen zaigun gaztaz estali eta sartu erretilua labean, eta eduki ordu betez gutxienez 190 graduan, patatak samurtu eta esnegain guztia xurgatu dutela ikusi arte.
Egina dagoen jakiteko, labana zorrotz baten muturra sartu, eta aise sartzen bada, eginak daude. Erdi eginean direla, konturatzen bagara gainaldea gehiegi gorritu dela, jarri erretiluari aluminio-paper orri bat, erre ez daitezen.
Patata gainerreak kremarekin

Patata tortilla
Patata tortilla – Osagaiak 2 dl oliba olio 200 g tipulin, pikatua 100 g piper berde, pikatua baratxuri ale bat, pikatua 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak 8/9 arrautza fresko Gatza Errezeta Padera zabal …

Zorroko patata purea nola konpondu
Osagaiak Zorroko patata purea Esnea Esnegaina Gatza Piperbeltza Errezeta Zorroko patata-pure bat konpontzeko, ez egin kasurik sekula paketean fabrikatzaileak dioenari, behin ere ez. Esaten duten ur kopuruaren ordez, esnea edo esnegain likidoa jarri, erdi eta …

Patata frijituak
Patata frijituak – Osagaiak Kilo bat patata Oliba olioa Gatza Errezeta Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu. Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, …

Patata xerrak, gurin, mahaspasa eta mendarekin
Osagaiak Patata ertain zurituak eta zentrimetro erdiko xerratan zatituak, 800 g Mahaspasa mamitsu eta zukutsuak, eskutada bat Litro erdi bat ur Salda-kontzentratuaren pastilla baten zimiko bat 150 g gurin Menda hostoak, eskutadatxo bat Gatza Errezeta …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …