Patata frijituak
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Patata frijituak –
Osagaiak
- Kilo bat patata
- Oliba olioa
- Gatza
Errezeta
Patatak zuritu eta xerra edo zati loditan moztu, nahi dugun bezala. Uretan ongi garbitu, almidoia kentzeko. Lehortu.
Zartagin handi batean bizpahiru hazbete olio jarri, eta su eztian paratu. Patatak olio hotzera bota eta ezari-ezarian egiten utzi koipe horretan. Kontu handia eduki behar da ez ukitzen –ez puskatzeko- han egiten ari diren bitartean, eta oliotan ia erabat sarturik egotea. Horrela egon behar dute 15 bat minutuz. Hortik aurrera bizitu sua beldurrik gabe, baina pixkana, frijitzen hasten direla nabaritu arte, alegia patatak gorritzen hasten direla eta olioari kea dariola eta burbuilaka hasten den arte. Handik minutu batzuetara, bitsadera edo sardexka batez buelta emateko aukera izango dugu, alde guztietatik gorritzeko.
Hori gertatu denean, xukatu, gatza eman eta jan. Hasieratik baratxuri alea zuritu gabe batzuk jartzen baditugu oliotan, gustu hobea izango dute.
Patata frijituak

Patata arranditsuak
Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

Azalore egosia patata eta baratxuriarekin
Azalore egosia patata eta baratxuriarekin – Osagaiak Azalore eder bat 4 patata ertain, zurituak 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 8 koilarakada oliba olio Gatza Azalore egosia patata eta baratxuriarekin Errezeta Eltze batean, ur ugari jarriko …

Patatak labean gurin eta baratxuriarekin
Osagaiak 10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Errezeta Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 …

Patata pastela
Patata pastela – Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

Patata kroketak
Patata kroketak Osagaiak 110 g gurin 110 g irin litro erdia esne litro erdia esnegain kilo erdia patata-mami uretan gatzarekin egosia … Errezeta Lehenik ohiko bexamel bat egingo dugu, irina gurinarekin maneatuz. Irakiten utziko ditugu …