Menua

Patata barrubeteak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat patata ertain
  • Tipulin bat, pikatua
  • Piper berde bat, pikatua
  • Alberjinia bat
  • Ximiko bat tomate saltsa
  • Kg erdia haragi xehatu (txahal, behia eta txerria, gizenarekin, mamitsuagoa izan dadin)
  • Oliba olioa
  • Irina, arrautza joa eta ogi birrindua
  • Gatza

Errezeta

Uretan egosiko ditugu patatak, gatz pixka batekin. Xukatu eta egosi diren kazola berean utziko ditugu pausatzen, urik gabe eta tapaturik. Erre gabe erabili ahal izango ditugun unean zurituko ditugu. Puregailu batetik pasatuko dugu ondoren mamia.

Kazola batean olio pixar isuri eta hartan eztituko ditugu tipulina, piperra, alberjinia, dadotan moztua eta gatz pixka bat, guztia xamur eta azaletik gorrixka gelditu arte. 40 bat minutu su ertainean. Ondoren erantsiko dugu haragia. Gozatzen utziko dugu zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Gatza eman eta ximiko bat tomate saltsa gaineratuko dugu gero. Su eztian maneatuko dugu guztia, halako bolognesa moduko haragi-nahastura idorra lortu arte.

Patata portzio bat hartu eta zulo txiki bat itxuratuko dugu harekin: haragi-betegarriaz hornituriko koilarakada eder bat sartuko dugu haren barruan. Koilara atera eta patata mamiaz estaliko dugu zuloa, patatak berregiten ariko bagina bezala. Ongi itxiko dugu patata, betegarria gal ez dadin. Honela jokatuko dugu, patata-mamia eta betegarria ahitu arte.

Irin, arrautza eta ogi birrinduan pasa eta olio ugaritan frijituko ditugu patata-bolak. Saltsan ere presta ditzakegu edo arian-arian egosi, patata arranditsuen antzera, edo frijitu berri tomate saltsa baten ondoan aurkeztu.

Haragiari gibel kopuru txiki bat ed txerri hanka egosi pikatuak erants diezazkiokegu. Zaporetsuago egongo dira patatak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Patata arranditsuak

Osagaiak Kilo bat patata, zurituak eta zentimetro bat lodiko xerratan moztuak 2 tipulin txiki 2 baratxuri ale Azafrai naturala, 4 izpi Perrexil hostoak, eskutada bat Baso bete ur Ardo zuria, baxoerdi bat Arrautza irabiatua eta …

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

Aza patatekin

Aza patatekin

Aza patatekin –  Osagaiak Aza bat 2 patata eder 15 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan Gatza Aza patatekin Errezeta Bitan egingo dugu aza. Erdiko zuztarra kendu eta hostoak askatuko ditugu. Ahal neurrian kenduko …

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada

Patata eta tipula entsalada –  Osagaiak Patatak uretan egosiak eta zurituak, kilo bat 2 tipulin, zerrenda mehe-mehetan zatituak Oliba olio birjina, limoi zuku pitin bat Gatza eta piperbeltz eho berria Patata eta tipula entsalada Errezeta …

sukaldean-fondo0

Patatak mikrouhinetan apurtuta

Osagaiak 10 patata ertain, garbituak eta zuritu gabeak Oliba olio birjina, zorrotada bat Gurin puska eder bat Gatza Errezeta Patatak garbitu, eta sardexka baten hortzez zulatu alde guztietatik. Mikrouhinen labe batean sartu potentziarik handienean, eta …