Menua

Pasta nola egosi

  • pasta egosteko
  • pasta nola egosi
  • Errezeta
  • 3 iruzkin
  • Antzeko errezetak

Pasta nola egosi

Osagaiak

  • Ura
  • Gatza

Errezeta

Egosi aurretik axola handikoa da pasta mota ongi aukeratzea. Egosteko ez dute denbora bera behar pasta freskoak eta lehorrak, irin arruntaz egindakoak eta irin integralez egindakoak, edo espageti fin batek eta makarroi lodi batek.

pasta egostekoGarrantzitsua da, oso, fabrikatzaileak paketean jarritako jarraibideei kasu egitea, baina kontuan hartu kasu gehien-gehienetan behar baino denbora gehiago jartzen dutela. Pasta sobera egosia ez da oso goxoa. Komeni da “Al dente” puntu ospetsu hori harrapatzen saiatzea. Jakina, baina “al dente” hori ez da pasta gogor uztea ere. Pasta gogorra edo egosi gabea ere ez da ona.

Ur asko jarri kazola batean, ongi gazitua (10 g gatz ur litro bakoitzeko), eta kazola estali. Irakiten hasten den momentuan, pasta sartu eta irakin dezala su motelean, pasta ez dadin itsatsi hondoan eta puskatu ez dadin. 2 minutu segur aski izango dira, pasta egin berria bada, edo gehienez ere 8-10 minutu, pasta lehor gogorrenen kasuan. Baina erne, pasta integral batzuk askoz ere minutu gehiago behar izaten dituzte. Dena dela, esperientziak esango digu zer egin. Eta jakina, bakoitzaren gustuak ere kontuan hartu behar.

Egositakoan, pasta xukatu, iragazkiaz baliatuz, eta berehala erabiliko dugu, berriz ere kazolara sartuz, edo saltsarekin estaliz. Axola handikoa da pasta ez hoztea, gero berriz berotu beharrik ez izateko. Dena dela, berehalaxe erabili behar ez badugu, iragazkira irauli eta ur hotzarekin freskatu. Gero kazolara sartu eta oliba olio pixka bat bota, itsatsirik ez gelditzeko. Estalita utziko dugu. Berotu behar dugunean, lagungarria edo saltsa gehitu baino lehentxeago, mikrouhinen labean sartu.

Pasta nola egosi
  1. […] moduko RZ duzu honakoa, pasta mota ezberdinak probatu ditzakezu eta gustokoena aukeratu… Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin!  […]

  2. […] eta RZ aintzindaria, sabela betetzeko RZ xinple bat baina zerbait gehiago eman lezake ondo eginda. Pasta nola egosi azalpena ere hemen. Gozatu eta on egin!  […]

  3. […] g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo makarroiak dira […]

Utzi erantzuna Pasta pistoarekin - Sukaldean.eus(r)i

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna

Ziazerba lasagna Osagaiak Lasagnarako pasta, pakete bat (aldez aurretik egosi behar ez dena erostea hobe) 2 tipulin, txiki-txiki eginak 3 baratxuri ale, txikituak 5 koilarakada oliba olio Haragi pikatua, kilo erdia (txerrikia, behikia edo txahalkia, …

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin

Pasta tomatearekin –  Osagaiak 700 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak) 4 tomate handi, helduak, zurituak eta dadotan moztuak Tipulin handi bat 2 baratxuri ale, …

sukaldean-fondo0

Makarroi gainerreak

Osagaiak Kg erdia makarroi lodi 50 cl esne 100 cl esnegain urtu 200 g Gruyère, birrindua Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta Ur ugaritan egosiko ditugu makarroiak bezperan, gatza eman ondoren. 5 bat …

Pasta entsalada

Pasta entsalada

Pasta entsalada –  Osagaiak Pasta egosia eta freskatua, makarroiak edo “galets”, kilo erdia 3 tomate, helduak Piper berde bat, txiki-txiki egina Tipulin bat, txiki-txiki egina Gatza … Errezeta Hasteko tomateei azala kendu eta dado txikitan …

sukaldean-fondo0

Oilo kaneloiak

Osagaiak Oilo mardul bat, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak Oliba olioa 16 …