Menua

Onddo saltsa

  • onddo saltsa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddo saltsa – 

Osagaiak

  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio

Errezeta

  1. Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
  2. Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
  3. Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.

Kasu!

Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea.

Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala!

Onddo saltsa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

onddoak kreman

Onddoak kreman

Onddoak kreman –  Osagaiak Ondo freskoak, kilo bat Koilarakada bat gurin Limoi laurden baten zukua Tipulin txiki bat, txiki-txiki eginda Esnegain likidoa, litro laurdena Perrexil xehatua Gatza … Errezeta Hasteko kazola baxu batean onddo garbi-garbiak, …

Onddoak salteatuta

Onddoak salteatuta

Onddoak salteatuta – Osagaiak Onddo garbiak eta puska koxkorretan moztuak, kilo bat 6 koilarakada oliba olio 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginak Perrexil xehatu pixka bat Gatza Errezeta Kazola batean, su bizian, olioa jarriko dugu. Onddoak …

onddo

Onddo zopa

Onddo zopa –  Osagaiak 350 g onddo, garbia eta pikatua Poru bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Baratxuri ale bat, pikatua Gurina, zati handi bat 12 koilarakada esnegain urtu 2 litro salda edo ur (haragi-salda …

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –  Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Pasta onddokin Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko …

sukaldean-fondo0

Pasta freskoa onddoekin

Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta freskoa, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko ditugu. Koilara batekin nahasi …