Menua

Onddoak kreman

  • onddoak kreman
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Onddoak kreman – 

Osagaiak

  • Ondo freskoak, kilo bat
  • Koilarakada bat gurin
  • Limoi laurden baten zukua
  • Tipulin txiki bat, txiki-txiki eginda
  • Esnegain likidoa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Errezeta

  1. Hasteko kazola baxu batean onddo garbi-garbiak, gurina, tipulina, gatza eta limoiaren zukua jarri, eta irakin dezala denak 10 bat minutuz.
  2. Denbora hori iraganik, esnegain likidoa gehituko dugu eta saltsa loditu dadin utziko dugu beste 15 bat minutuz, su motelean, saltsa krematsu egin arte.
  3. Gatzik behar ote duen probatu. Behar badu, gatza eman, eta perrexil xehatua gehitu.

Onddoak kreman

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin

Pasta onddoekin –  Osagaiak Onddo salteatuen errezeta bat Esnegain likidoa, litro laurden bat Pasta, 800 g Perrexil xehatua Ur eta gatza Pasta onddokin Errezeta Esnegaina irakiten jarri eta borborka hasten den momentuan onddo salteatuak gehituko …

onddo tortilla

Onddo tortilla

Onddo tortilla –  Osagaiak Onddo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Onddoak kazola zabal baten edo zartagin batean jarriko ditugu berotzen, kontu handiz hondoan ez itsasteko. …

onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era

Onddoak garbitzeko era –  Beharrezkoak Laban txiki bat Zatar heze bat Errezeta Kaxa edo paketetik atera eta onddoen prezioan harri kopuru ikusgarri bat saldu digutela frogatuko dugu. Hosto, intsektu eta zikinkeriaren bat ageri badute itsatsirik, …

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak

Perretxiko salteatuak –  Osagaiak Kilo bat perretxiko garbi, handienak eskuez puska handitan zatituak 6 koilarakada oliba olio Baratxuri ale erdi bat, xehatua Perrexil xehatua, ximiko bat Gatza … Errezeta Kazola batean su bizian jarri olioa. …

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin

Arroza onddoekin –  Osagaiak 500 g arroz (ale biribileko arroza) Onddo freskoak, hiru kilo laurden 4 koilarakada oliba olio 4 azafrai-izpi 2 tipula ertain, txikituak Baso bete ardo zuri Haragi salda edo ura, 1,3 litro …