Menua

Oilaskoa frijituta

  • Oilaskoa frijituta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilaskoa frijituta – 

Osagaiak

  • 2 oilasko, erdi tamainakoak, puska txikietan zatituak
  • Limoi zukua
  • Perrexil xehatua
  • 4 baratxuri ale, zanpatuak
  • Soja saltsa pixar bat
  • Irina eta gatza
  • 4 baratxuri ale, azala eta guzti
  • Oliba olioa, frijitzeko

Oilaskoa frijituta

Errezeta

Gatza oparo eman eta ontzi batean jarriko ditugu oilasko puskak. Limoi zukua, soja saltsa, perrexil xehatua eta baratxuri ale zanpatuak erantsiko dizkiegu ondoren. Ordu pare batean utziko ditugu hozkailuan pausatzen.

Haren ostean, xukatu eta irinetan pasako ditugu oilasko zatiak, eta soberako irina kenduko diegu ondoren. Padera bat su gainean jarri, oliba olioa oparo isuri, eta baratxuri-aleak erantsiko ditugu, azal eta guzti. Astiro berotzen utziko dugu olioa, baratxuriaren usaina har dezan. Su ertainean 5 minutu eduki ondoren, sua bizitu eta berotzen utziko dugu olioa. Erretzen hasi badira atera egingo ditugu baratxuriak, zapore txarra emango baitiote bestela olioari. Ongi txigortu arte frijituko ditugu oilasko puskak, eta paper xurgatzailean xukatuko ditugu ondoren. Entsalada edo patatekin aterako ditugu mahaira. Allioli saltsan edo Hondarraitz saltsan bustiak ere oso ondo geratzen dira.

Oilaskoa frijituta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

oilasko zopa

Oilasko zopa

Oilasko zopa –  Osagaiak Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak Tipulin bat Azenario bat 2 porru Xorta bat ardo zuri 4 koilarakada tomate saltsa 4 baratxuri ale Oliba olioa Eskukada …

sukaldean-fondo0

Oilasko errea sagarrekin

Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 4 sagar, haragi estukoak eta zurituak, bihotza kendu eta laurdenetan zatituak Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri …

OILASKOA SALTSAN LuizEduardo

Oilaskoa saltsan

Oilaskoa saltsan Osagaiak Oilasko bat, ederra, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza   Errezeta Oliba olioa kazola zabal …

sukaldean-fondo0

Pasta oilaskoarekin

Osagaiak 4 oilasko izter, hezurgabetuak eta dado txikitan moztuak 2 baratxuri ale, txiki-txiki eginda 6 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak …

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran

Oilaskoa euskal eran –  Osagaiak 1 Oilasko, zati ederretan 1 Piper morro gorri 1 Piper morro berde 1 Tipula 1 Tomate eder ala bi ertain 1/2 baso olio Gatza Piper hautsa Belarrak (aukeran) Piper mina, …