Menua

Oilaskoa euskal eran

  • Oilaskoa euskal eran
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilaskoa euskal eran – 

Osagaiak

  • 1 Oilasko, zati ederretan
  • 1 Piper morro gorri
  • 1 Piper morro berde
  • 1 Tipula
  • 1 Tomate eder ala bi ertain
  • 1/2 baso olio
  • Gatza
  • Piper hautsa
  • Belarrak (aukeran)
  • Piper mina, Ezpeletakoa edo (aukeran)
  • 1/2 litro ur edo oilasko salda

Oilaskoa euskal eran

Errezeta

Plater hau oso kitsch dela ere esan daiteke, Iparraldeko ostatu askotan aurkituko baituzu “euskal eraren” seinale bailitzan. Izanak izan, oso plater ederra da, turistez aparte, geuk ere etxeetan jateko.

Oilaskoa zatitu eta gatzpipertu. Barazki guztiak zati nabarietan zatitu, juliana zabar batean, alegia.

Zartagin batean ondo gorritu eta frijitu oilasko zatiak. Ordu laurden inguru hartuko dizu honek. Oso ondo frijitua behar du oilaskoak.

Bitartean, kazola handi batean, tomatea ez besteko barazki guztiak jarriko ditugu oliotan erregosten, su ertainean. Gatz pixkat eman, barazkiak azkarrago egin daitezen eta ura aska dezaten. Bost minutura edo, gehitu tomatea ere eta jirabiratu guztia. Barazkia guritu arte jardungo dugu horrela.

Oilaskoa frijitua delarik, jarri paper gainean oliogabetzeko. Ondoren barazki biguindu artera sartu oilaskoa eta buelta batzuk eman, dena elkarren ondoan goza dadin.

Gehitu ura edo, hobeto salda. Oilaskoaren ertzekin eta piperren txortenekin egin dezakezu, kazo batean irakiten jarrita eta beste barazkiren bat gehituta, porrua, azenariaoa, perrexila… Bestenaz, pastila erdi oilo kontzentratu ere egin dezakezu, urarekin.

Guztia ordu erdi batez edo ukan emeki egosten, oilaskoa guri dagoela ikusi arte.

Utzi apurtxo bat atsedentzen, ondo etortzen zaio jan baino lehen denboratxo batez bakean egotea. Hozten bada, berotuko duzu berriz, zerbitzatu baino lehen.

Arroz zuri bat alboan, primeran etortzen zaio.

Eta fini da, hara hor “poulet a la basquaise” famatua.

Oilaskoa euskal eran

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

Osagaiak 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa Oliba olioa 4 baratxuri ale, zanpatuak Irina eta …

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea –  Osagaiak 24 oilasko gibel 2 tipulin, pikatuak Baratxuri ale bat, pikatua 2 arrautza Oliba olio pixar bat Brandy xorta bat 200 g patata pure Gatza eta piperbeltza Oilasko gibelen patea Errezeta …

sukaldean-fondo0

Oilasko hegal konfitatuak

Osagaiak 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal bat sutan jarri …

OILASKOA SALTSAN LuizEduardo

Oilaskoa saltsan

Oilaskoa saltsan Osagaiak Oilasko bat, ederra, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza   Errezeta Oliba olioa kazola zabal …

sukaldean-fondo0

Oilasko papurtua parmentier eran

Osagaiak Oilasko mardul bat edo bi ertain, garbi Azenario bat, xerratan Porru bat, xerratan Baratxuri-buru bat Tipula bat, zatitua Litro erdia ardo beltz Ura Pastilla bat haragi-salda 5 tipulin eder, pikatuak Eskukada bat barrengorri, pikatuak …