Menua

Oilasko zopa

  • oilasko zopa
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilasko zopa – 

Osagaiak

  • Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak
  • Tipulin bat
  • Azenario bat
  • 2 porru
  • Xorta bat ardo zuri
  • 4 koilarakada tomate saltsa
  • 4 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Eskukada bat fideo
  • Gatza

Errezeta

Oliba olioa eltze handi batean isuri eta sutan ipiniko dugu. Oilasko puskak barruki eta guzti erantsiko ditugu ondoren, eta buelta batzuk emango dizkiegu berotan. Gatz pixka bat eman eta erantsiko ditugu barazkiak osorik, ardoa, tomate saltsa eta baratxuri aleak. Horren ostean, ur ugariz estali, berriro ere gatz pixka bat eman eta su eztian irakiten utziko dugu guztia, 50 bat minutu, haragia hezurretatik bereizten dela ikusi arte.

Eskukada fideoa erantsiko dugu eltzea sutatik atera baino 10 minutu lehenago, eta bero-bero zerbitzatuko dugu zopa. Iragazi eta salda hutsean irakin ditzakegu halaber fideoak, eta haragi puskak eta barazkiak bereiz atera. Nork bere gustuaren arabera betiere.

Oilasko zopa

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

oilasko kroketak

Oilasko kroketak

Oilasko kroketak Osagaiak Tipulin txiki bat 75 g gurin + 75 g oliba olio birjina 250 g irin 2,3 l esne Arrautza egosi bat, pikatua 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe Errezeta Irakiten …

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea

Oilasko gibelen patea –  Osagaiak 24 oilasko gibel 2 tipulin, pikatuak Baratxuri ale bat, pikatua 2 arrautza Oliba olio pixar bat Brandy xorta bat 200 g patata pure Gatza eta piperbeltza Oilasko gibelen patea Errezeta …

sukaldean-fondo0

Oilasko papar irin-arrautzeztatuak piperrekin

Osagaiak 8 oilasko papar xerra Esne pixar bat Perrexil xehatua 4 baratxuri ale, zanpatuak Oliba olioa Irina eta arrautza joa Gatza Gernikako piperrak, frijituak *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza eman eta erretilu baten ipiniko ditugu paparrak, …

sukaldean-fondo0

Oilasko errea sagarrekin

Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak 4 sagar, haragi estukoak eta zurituak, bihotza kendu eta laurdenetan zatituak Gatza eta piperbeltza, eho berria Baso bete ur Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri …