Menua

Oilasko kroketak

  • oilasko kroketak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Oilasko kroketak

Osagaiak

  • Tipulin txiki bat
  • 75 g gurin + 75 g oliba olio birjina
  • 250 g irin
  • 2,3 l esne
  • Arrautza egosi bat, pikatua
  • 400 g oilasko papar, hezurrik eta azalik gabe

Errezeta

Irakiten jarriko ditugu lehenik esnea eta oilasko paparrak. 4 minutu irakiten eduki ondoren, sutatik atera eta xukatu egingo ditugu oilasko paparrak. Bexamela egiteko gordeko dugu esne beroa.

Kazola batean, olioa eta gurina erantsi eta haien ondotik ipiniko dugu tipulina, pikatua. Su ezti-eztian utziko dugu guztia ontzen, 20 bat minutuan, tipula gorri xamar eta xamur gelditu arte. Orduantxe erantsiko dugu irina, pixkana-pixkana, euri moduan, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe. Pixkana-pixkana erantsiko dugu halaber esnea, pikorrik gabeko bexamel fin mamitsua sor dadin. 12 bat minutuan maneatuko dugu su ezti-eztian saltsa, zapore gordina galdu eta egoki lodi dadin. Bexamela sutatik atera baino minutu batzuk lehenago erantsiko ditugu arrautza egosia eta oilasko papar egosia, ongi pikatuak biak. Paparra eta arrautza xehagailu elektriko batean pikatzen baditugu, are finago geldituko zaizkigu kroketak. Olio pixar batez igurtzitako erretilu batean utziko dugu orea hozten, eta tipula-paperaz estali edo gurinez igurtziko dugu haren gainaldea, azala gogortu ez dadin.

Hozkailuan sartu eta ordu batzuetan edukiko dugu orea, kroketak itxuratzen hasi baino lehen. Irinetan, arrautzatan eta ogi birrinduan pasa ondoren, olio bero ugarian frijituko ditugu. Kroketak frijitzerakoan garrantzia handia du olioa oso bero egoteak eta azaleko ogia heze ez egoteak. Behar izanez gero bi aldiz pasako ditugu ogi birrinduan. Gainera, saskian frijitzen baditugu, ez ditugu sekula erdi eginak aterako, egon egingo gara ongi txigortu arte. Kroketak erdi eginik atera eta berriro oliotan sartzen ditugunean, lehertu egiten dira gehienetan.

Oilasko kroketak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Oilasko hegal konfitatuak

Osagaiak 32 oilasko hegal, junturatik bitan moztuak Litro erdia oliba olio Litro erdia ur Oilo salda kontzentratua, pastilla bat 10 baratxuri ale 100 g hirugihar ketu, dadotan *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal bat sutan jarri …

sukaldean-fondo0

Oilasko paparrak urdaiazpiko eta gaztarekin

Osagaiak 8 oilasko papar xerra, liburu gisa irekiak, bete ahal izateko 8 urdaiazpiko xerra, egosia edo iberikoa, aurrekontuaren arabera 8 gazta xerra fin, gazta koipetsua, urtzeko modukoa Oliba olioa 4 baratxuri ale, zanpatuak Irina eta …

sukaldean-fondo0

Oilaskoa tomate eta piperrekin

Osagaiak 1,5 kg oilasko, erdi tamainako puskatan zatitua Baso handi bat ardo zuri 4 pipermorro berde edo gorri, zerrenda zabaletan zatituak 4 tipula, zerrendetan zatituak 4 baratxuri ale, pikatuak Porru bat, pikatua Litro erdia tomate …

OILASKOA SALTSAN LuizEduardo

Oilaskoa saltsan

Oilaskoa saltsan Osagaiak Oilasko bat, ederra, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza   Errezeta Oliba olioa kazola zabal …

oilasko zopa

Oilasko zopa

Oilasko zopa –  Osagaiak Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak Tipulin bat Azenario bat 2 porru Xorta bat ardo zuri 4 koilarakada tomate saltsa 4 baratxuri ale Oliba olioa Eskukada …