Menua

Oilaskoa tomate eta piperrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 1,5 kg oilasko, erdi tamainako puskatan zatitua
  • Baso handi bat ardo zuri
  • 4 pipermorro berde edo gorri, zerrenda zabaletan zatituak
  • 4 tipula, zerrendetan zatituak
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • Porru bat, pikatua
  • Litro erdia tomate saltsa
  • Oliba olioa
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Oliba olio pittin bat kazola zabal batean isuri eta su bizian jarriko dugu berotzen. Gatza eman eta hainbat txandatan frijituko dugu oilaskoa, 10 bat minutuan, kanpotik gorri gera dadin baina erre gabe. Platera batera aterako dugu haragia ondoren.

Kazola berean erantsiko ditugu, hondoan koipe gehiegi bildu bada pixar bat kendu ondoren, tipulak, piperrak, baratxuriak eta porrua. Sua eztitu eta ontzen utziko dugu guztia, 25 bat minutuan. Horren ostean, berriro ere oilasko zatiak sartu, eta erantsi egingo dugu ardo zuria. Egosten utziko dugu hainbat minutuan eta isuri egingo dugu tomate saltsa, poliki-poliki berriro irakiten has dadin arte. Estali egingo dugu ondoren kazola. Su eztian irakiten utziko dugu guztia 20 bat minutuan, salda loditu eta oilaskoa xamur gera dadin. Azkenean, gatza aski duen egiaztatu eta utzi egingo dugu pausatzen, berriro ere berotu eta zerbitzatzeko. Era honetako jakiak jan aurretik pausatzen uztea hobe izaten da betiere.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Oilaskoa frijituta

Oilaskoa frijituta

Oilaskoa frijituta –  Osagaiak 2 oilasko, erdi tamainakoak, puska txikietan zatituak Limoi zukua Perrexil xehatua 4 baratxuri ale, zanpatuak Soja saltsa pixar bat Irina eta gatza 4 baratxuri ale, azala eta guzti Oliba olioa, frijitzeko …

sukaldean-fondo0

Pasta soja-saltsa eta oilaskoarekin

Osagaiak 2 oilasko papar, zerrendatan moztuak Tipula bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 porru, pikatuak Eskukada bat barrengorri, xerratan moztuak Oliba olioa 300 g pasta txinatar Zorrotada on bat soja saltsa Errezeta Padera batean, …

sukaldean-fondo0

Oilasko errea limoiarekin

Osagaiak 2 oilasko eder, erretzeko prestatuak, garbiak Limoi bat, bitan zatitua Limoi erdi baten zukua 2 baratxuri-buru Gatza eta piperbeltza, eho berria 2 baso ur Errezeta Labeko erretilu handi batean jarriko ditugu barreiaturik baratxuri aleak, …

OILASKOA SALTSAN LuizEduardo

Oilaskoa saltsan

Oilaskoa saltsan Osagaiak Oilasko bat, ederra, zatitua 4 baratxuri ale, pikatuak 2 porru, pikatuak 2 tipulin, pikatuak 6 koilarakada tomate saltsa Oliba olioa Litro erdia salda edo ur Gatza   Errezeta Oliba olioa kazola zabal …

oilasko zopa

Oilasko zopa

Oilasko zopa –  Osagaiak Oilasko bat, puska txikietan zatitua, barruki eta guzti, horiek ere pikatuak Tipulin bat Azenario bat 2 porru Xorta bat ardo zuri 4 koilarakada tomate saltsa 4 baratxuri ale Oliba olioa Eskukada …