Menua

Ogi edo opil suitzar torrada karamelatuak

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 16 torrada irin-arrautzatan pasa berriak, ogi edo opil suitzarrarekin eginak
  • 15 koilarakada krema
  • 5 koilarakada almendra joa
  • Ron xorta bat
  • Arrautza gorringo bat
  • Azukrea eta krema kataluniarra egiteko erabiltzen dugunaren moduko karamelugaia

Errezeta

Lehenik nahasiko ditugu krema eta almendra hautsa, ore lodia lortu arte. Rona eta arrautza gorringoa erantsiko ditugu ondoren. Krema lodia gelditu behar zaigu. Aurrez irin-arrautzatan pasa eta frijitutako torraden gainean zabalduko dugu prestatu dugun krema hori, geruza lodi xamarra osatu arte, eta azukrea hautseztatuko dugu gainetik. Gainazala karamelu bihurtuko dugu ondoren, geruza gorri txigortua lortu arte. Karamelugaia gori-gori erabiliko dugu, edo bestela, soplete bat erabil dezakegu, karamelugairik ez badugu. Soilik edo izozki krematsu batekin zerbitzatuko ditugu torradak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran

Ogia tomatearekin xabier eran –  Osagaiak Ogia Olibolioa Tomate bat Urdaiazpikoa   Errezeta Lehenengo ogiazko txirrindola bat moztu eta zartaginean xigortu. Gero tomatea moztu eta… txirrindola igurtzi. Ondoren, olibolio pixka bat bota. Azkenik urdaiazpikozko bi …

sukaldean-fondo0

Pita ogia nola berotu ogitartekoak egiteko

Osagaiak Ogi arabiarra Errezeta Ogi arabiarra legamiarik eta mamirik gabeko opil mota bat da, gaur egun zailtasunik gabe aurkitzen duguna supermerkatu handietan, erosi, berotu eta segituan jateko. Aurrez egosiak egoten dira, eta hutsean ontziratuak edo …

TORRADAK EganSnow

Ogi torradak

Ogi torradak Osagaiak 8 ogi opil, mami trinkokoak Esnea, litro erdia Esnegain likidoa, litro laurdena 10 koilarakada azukre Kanela ezpaltxo bat Limoi azala, zati bat Irin xorta bat Arrautzak, joak Oliba edo eguzki-lore olioa, frijitzeko …

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa

Barazki ogitartekoa –  Osagaiak Ogitarteko hau ogi freskoaz edo moldeko ogiaz egin daiteke, gustuen arabera. Opil bat, bitan irekia Saltsa maionesa edo saltsa arrosa Arrautza egosi bat, zuritua eta xerratan Xerra batzuk tomate fresko, garbi …

eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran

Eguerdiko pintxoa unax eran –  Osagaiak ¼ PIPER BERDEA 1 SOLOMO ADOBATUA 1 ARRAUTZA 2 HIRUGIARRA 20 GRAMO HOGI 1 GAZTA LONTSA OLIOA … Errezeta Ogia mozten duzu bi zatitan eta jarri plater batean. Gero …