Menua

Odolki nahaskia

  • Odolki nahaskia
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Odolki nahaskia – 

Osagaiak

  • 2 tipula-odolki, freskoak
  • Oliba olioa, xorta bat
  • 8 arrautza
  • Gatza
  • Perrexil xehatua

Errezeta

Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa isuriko dugu. Kea dariola ikusten duguneko irauliko dugu odolkiaren barrua eta, zurezko zaliari eragiteari utzi gabe jardungo dugu ondoren, odolki-gaia ongi erre eta bero-bero gera dadin.

10 minutuan jardungo dugu horrela. Arrautzak jo eta odolkiarekin nahasiko dugu, sutan betiere, zurezko zaliari etengabe eraginez. Gatz-puntua neurtu, zuzendu eta mamitsu ageri denean, erretilu batera aterako dugu nahaskia. Perrexil xehatua hautseztatu ahal izango dugu gainetik.

Odolki nahaskia

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin

Maionesa baratxuri gordinarekin –  Osagaiak Oliba olioa, litro erdia inguru 4 arrautza gorringo 3 koilarakada sagardo-ozpin Gatza, ximiko bat 2 baratxuri ale, zurituak Maionesa baratxuri gordinarekin Errezeta Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren …

limoi tarta

Limoi tarta

Limoi tarta –  Osagaiak Tartak egiteko molde bat, ore hautsi edo hostorez estalia, labean egina 4 arrautza 2 arrautza gorringo 500 g azukre 6 limoi, birrinduak, eta haien zukua 450 g ur 3 koilarakada maizena …

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

sukaldean-fondo0

Gorringo nahaskia

Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Gorringoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. …

limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa

Limoi bizkotxoa –  Osagaiak 5 arrautza 350 g azukre 150 g esnegain likido Gatz pixar bat 270 g irin Legamia-hautsa pixar bat 2 limoiren birrindura 100 g gurin urtu … Errezeta Gopor batean, hagaxkez ongi …