Menua

Obispo tarta, Teresarena

  • Obispo tarta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Obispo tarta, Teresarena –

Osagaiak

  • 250 g. arbendol edo almendra xehatu
  • 100 g. arbendol osorik
  • 250 g. azukre
  • 8 arrautza-gorringo
  • 8 arrautza-zuringo
  • 125 gr. gurin
  • 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa edo)

Obispo tarta, Teresarena

Errezeta

Zuringoak jo eta jaso ahala, azukrea gehituko dugu apurka, lau koilarakada bota gabe utziz. Ondoren arbendol xehatua gehitu eta dena nahasiko dugu. Moldean jarriko dugu guztia. Honek karratua behar du izan eta altuera handirik gabekoa, 3 zm-ko ertzak nahikoa dira. Labe epelean jarriko dugu, su motelean, 100ºra ordu erdiz, egin dugun orea lehor geratu gabe gogortu artean.

Bitartean, bainu marian jarritako katilu edo gopor batean, gorringoak joko ditugu lau koilarakada azukrerekin batera. Poliki-poliki, gurina gehitzen joango gara, baina kasu!, oso garrantzizkoa lan hau ondo egitea. Gurina urtu egingo dugu lehenbizi eta hozten denean bakarrik gehituko dugu apurka gorringoetara, dena nahasiz.

Labean egindako orea atera eta erditik ebakiko dugu labanaz. Erdietako bat zerbitzatzeko erabiliko dugun azpilean jarri eta gainean jarriko diogu gorringo-gurinez lortutako siropa edo jarabe lodiaren erdia. Kolore laranja ilun ederrekoa izango da berau. Ondoren, beste erdia jarriko diogu gainean.

Osorik dauzkagu arbendolei, beroaldi bat emango diegu labe bizian, apur bat txigor daitezen eta ondoren zapi baten barnean jarri eta jo egingo ditugu, zati zaztarrak lortzeko. Kontuz, ez birrindu gehiegi. Ez da komeni arbendola oso hondartsua geratzea. Zati txikiak bai, baina zatiak behar ditugu, azken finean. Tartaren gainetik eta alboetatik erortzen dela gehituko dugu gorringoen oretik geratzen zaiguna eta, azkenez, arbendol txigortu eta zatituaz zipriztinduko dugu guztia. Prest dago, utzi hozkailua ez den leku fresko batean, zapi batez estalirik. Jakingo duzue ederki Obispoek zein ongi ezagutzen zuten zerua.

Obispo tarta, Teresarena

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mascarpone krema

Mascarpone krema

Mascarpone krema – Osagaiak 2 arrautza oso 160 g azukre 200 g esnegain, harrotua 400 g mascarpone Errezeta Arrautzak azukrearekin nahasi eta bizkor jo. Kontu handiz erantsiko dugu ondoren mascarpone gazta, nahasturak ongi hartu eta …

Odolki nahaskia

Odolki nahaskia

Odolki nahaskia –  Osagaiak 2 tipula-odolki, freskoak Oliba olioa, xorta bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua … Errezeta Odolkia ireki eta barruko betegarria jasoko dugu. Padera bat su bizian jarri eta xorta bat oliba olioa …

sukaldean-fondo0

Tomate, urdaiazpiko egosi eta arrautzopil frantses ogitartekoa

Osagaiak Opil bat, bitan irekia baina aldeak erabat bereizi gabe, liburu baten antzera 3 xerra eder urdaiazpiko egosi Tomate bat, umoa Zorrotada bat oliba olio 2 arrautza, joak Gatza Errezeta Arrautzak jo, gatz pixka bat …

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –  Osagaiak 500 g esne 500 g esnegain likido 300 g hur-praline Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki 150 g hur pattar … Errezeta Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan …

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla

Bakailao tortilla –  Osagaiak 600 g bakailao beratu 8 arrautza Porru txiki bat, pikatua Tipulin txiki bat, pikatua Piper berde txiki bat, pikatua 5 koilarakada oliba olio Perrexil pikatua Pipermin lehorra, pixar bat pikatua Bakailao …