Menua

Mertxika konpota 2

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 250 g azukre
  • Bainila leka bat
  • Limoi baten zukua
  • Limoi baten birrindura
  • Mertxika edo melokotoi onduak, kilo bat, azalarekin baina hezurrik gabe pisatuak

Errezeta

Bainila leka erditik ireki eta barrenekoa marruskatu bertan diren hazi beltzak atera daitezen. Kazola batera botako ditugu haziak bi bainila puskekin eta gainerako osagaiekin, baina oraindik ere limoi zukua sartu gabe. Su motelean egosiko dugu dena, nahastura pixka bat loditu eta itxura atsegineko konpota egiten den arte. Beharrezkoak izango dira, betiere su ezti-eztian, 50en bat minutu. Konpota sutatik baztertu bezain laster, limoi zukua gehituko dugu. Nahasi, hozten utzi eta goporretan sartuko dugu. Ongi itxita hozkailuan gordeko ditugu, hotz.

Konpota hau gailetekin edo bizkotxo batekin jaten ahal dugu. Jogurt natural bat gozatzeko ere erabil liteke, azukrearen edo eztiaren ordez konpota hau gehituz.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

mertxika

Mertxika konpota 1

Mertxika konpota 1 –  Osagaiak 250 g azukre beltz Bainila adaxka bat, irekia eta aletua Limoi baten zukua eta birrindura 2 kg mertxika, ongi onduak, hezurrik gabe pisatuak Errezeta Kazola batean osagai guztiak nahasi, ongi …

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua

Konpota azukre gorritua –  Osagaiak 100 g azukre 350 g almendra, txikitua eta txigortua Ekilore olio pixka bat 300 g mertxika marmelada Mertxika pattarra, 4 koilarakada Konpota azukre gorritua Errezeta Eltze bat jarriko dugu sutan, …

sukaldean-fondo0

Mertxika zopa gozoa moskatelaren kutsuan

Osagaiak 6 mertxika edo melokotoi eder Moskatel botila bat Bainila adaxka bat, irekia eta aletua Litro bat ur 500 g azukre 2 laranjen zukua eta azala 2 limoiren zukua eta azala *Lau pertsonentzat Errezeta Mertxikak …

sukaldean-fondo0

Mertxika melba eran

Osagaiak Mertxika bat almibarrean, bitan zatitua Bainila izozkia Mugurdi saltsa Errezeta Mahai azkenetarako kristalezko kopa baten hondoan, almibarrean onduriko mertxika erdi bat ipiniko dugu, alde laua gora begira. Oparo beteko dugu ondoren bainila izozki krematsu …

sukaldean-fondo0

Mertxika almibarrean

Osagaiak 10 mertxika 1,5 l ur 750 g azukre Bainila leka bat, bitan irekia eta alerik gabe *Lau pertsonentzat Errezeta Kazola zabal batean (estu sartuko dira hartan mertxikak) ura jarriko dugu egosten. Irakiten hasi orduko …