Menua

Merlenka saltsa berdean txirlekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  •  4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak
  • 2 baratxuri xister, pikatuak
  • 5 koilarakada oliba olio
  • Ximiko bat irin
  • Perrexil xehatua
  • 32 txirla handi
  • Litro laurdena arrain salda edo ur
  • Gatza

Errezeta

Olioa isuri eta su eztian jarriko dugu kazola zabal bat. Baratxuria erantsi eta, erre gabe betiere, dantzan hasi dela sumatu orduko gaineratuko dugu irina, pixar bat. Segundo batzuetan edukiko dugu eztitzen, kolorea hartzen utzi gabe. Arrain salda edo ura isuri eta minutu batean edukiko dugu guztia irakiten.

Arrainari gatza eman eta saltsan ipiniko ditugu merlenka solomoak, azala gora. Su ezti-eztian edukiko dugu arraina 4 bat minutuan, kazolari hara eta hona leunkiro eraginez. Solomoak azalez behera jarriko ditugu orduan, espatula batez baliatuta. Kontuz egingo dugu lan. Beste bi minutuan edukiko dugu arraina berotzen, kazola ukitu gabe.

Garrantzitsua da arraina su eztian berotzea eta kazola leun erabiltzea. Kazola sutatik atera baino une batzuk lehenago sartuko ditugu txirlak. Kazola tapatuko dugu ondoren.

Ireki ahal aterako ditugu txirlak. Azkena atera eta berriro sartuko ditugu guztiak. Baten bat irekitzen ez bada, gupidarik gabe bazter dezagun. Perrexil xehatua hautseztatuko dugu gainetik. Kazola sutatik atera eta hara eta hona eraginez lodituko dugu saltsa. Gatz-puntua neurtu (txirlak kazolan onduko dira) eta berehala zerbitza dezagun.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g merlenka arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

Merlenka

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin

Merlenka egosia barazki eta oliba olio birjinarekin –  Osagaiak 4 merlenka tronkotx edo domina eder, azalarekin, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe. 2 tipulin, zurituak 4 porro txiki garbi 4 patata ertain 4 azenario, zurituak 2 …

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua

Merlenka irin-arrautzeztatua –  Osagaiak 8 merlenka puska, hezurrik gabe. 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa Gatza Merlenka irin-arrautzeztatua Errezeta Gatza emango diegu merlenka puskei. Padera batean olio pixar …

sukaldean-fondo0

Merlenka ganba eta txirlekin

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …

sukaldean-fondo0

Merlenka kokotxak saltsa berdean

Osagaiak 850 bat g merlenka kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil pikatua Errezeta Kazola, batean, olioarekin …