Menua

Merlenka ganba eta txirlekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak
  • Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • 1/2 kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu merlenka solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen.

Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik. Perrexil xehatua erantsi eta merlenka solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g merlenka arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …

sukaldean-fondo0

Merlenka solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

Osagaiak 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak Xorta bat oliba olio Erramu hosto bat Ezkaia, bi adaxka Iltze usaintsu bat 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada ardo zuri 10 …

sukaldean-fondo0

Merlenka itsas txangurruz betea

Osagaiak Merlenka isats bat, 1,2 kg-koa. Arrain-saltzaileak kenduko dio hezurra, bitan ireki ondoren edo, trebea bada, hezurra isatsa ireki gabe aterata (barrutik zuloa eginda) 400 g txangurru, Donostiako eran maneatua Ura, xorta bat 6 koilarakada …