Menua

Merlenka pastela

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • Kg bat merlenka hezurrarekin, erdiko trunkoa esate baterako, garbi eta ezkatarik gabe
  • 2 tipulin, pikatuak
  • Porru baten zuria, pikatua
  • 2 baratxuri ale
  • Oliba olioa
  • Xorta bat brandy
  • Litro laurdena esnegain urtu
  • 8 arrautza, joak
  • Gatza eta piperbeltza

Errezeta

Kazola zabal batean, ur gazia isuri eta su eztian jarriko ditugu legatza egosten, mamia hezurretatik erraz bereizten dela sumatu arte. Ura irakiten hasi eta 10 bat minutu beharko ditugu horretarako. Erre gabe maneatzeko moduan egotean papurtuko dugu arraina. Azala kenduko diogu ondoren. Hezurrak, katuarentzat.

Kazola batean, su ezti-eztian jarriko ditugu tipulinak, porrua eta baratxuriak olio pixka batean gozatzen. Barazkiak xamurtzean, 10 bat minuturen buruan, erantsiko dugu brandya. Murrizten utzi eta biraka nahasiko dugu ondoren guztia. Arrain papurtuaren txanda etorriko da gero: ongi nahasi eta berotasun horretan edukiko dugu, irakin gabe, ez lehortzeko.

Sutatik kanpora nahasiko ditugu arrautzak eta esnegaina. Gatza eta piperbeltza emango diegu ondoren. Aurrez maneaturiko jakiak erantsi eta nahasiko dugu guztia. Gatz-puntua zuzenduko dugu gero.

Molde handi bat edo bi txiki (plum-cake motakoak) hartu eta, gurin urtuaz igurtzi ondoren, ogi birrinduaz hornituko ditugu barruko aldeak. Nahastura sartuko dugu ondoren. Bainu-marian edukiko ditugu moldeak 20-30 minutuan 180º-tan, nahastura ongi mamitu arte. Labeko epea luzatuz gero, lehortuko zaigu pastela, eta mamitsu gelditu behar zaigu. Hori frogatzeko astindu txiki bat emango diegu moldeei labe barruan: ertzak tinko eta barrua dardarati agertu behar zaigu pastela.

Hoztu eta gero, moldetik atera eta moztu egingo dugu pastela. Saltsa arrosan edo maionesan ongi bustirik jango dugu, ogi txigortuekin.

 

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

patata pastela

Patata pastela

Patata pastela –  Osagaiak 0,6 kg patata 200 g esnegaina 30 g oliba olio 120 g hirugiharra Piper hauts beltza perrexila gazta 25 g ura Patata pastela Errezeta: Patata zuritu eta xerra finetan moztu. Uretan …

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean txirlekin

Osagaiak  4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri …

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta –  Osagaiak 100 g gurin guri, pomadan 450 g azukre-hauts 100 g pastel-irin ahul Ximiko bat legamia-hauts Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu) 3 koilarakada bete irin …

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela

Marrubi clafoutis pastela –  Osagaiak 250 g marrubi, lautan eginak handiak badira 3 arrautza 5 koilarakada azukre 130 g esnegain lodi edo, hura ezean, urtu Koilarakada bete uxuala, edo antzeko edari biziren bat … Errezeta …

San Markos opila 2

San Markos opila

San Markos opila –  Osagaiak 225 g gurin bigun 280 g azukre limoi azal baten hautsa gatz pitin bat 115 g arbendol edo almendra eho koilarakadatxo erdi legami 200 g irin 3 arrautza San Markos …