Menua

Merlenka irin-arrautzeztatua piperrekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 merlenka puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak
  • Oliba olioa, frijitzeko
  • Baratxuri ale bat
  • Irina eta arrautza joa
  • 6 pipermorro gorri
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Errezeta

Osorik erreko ditugu piperrak labean, 200º-ko tenperaturan, ongi egin arte eta lehortu gabe. 25 bat minutu beharko dute labean, eta bueltaka erabiliko ditugu, alde guztietatik egoki erre daitezen. Epe horren ostean, erretilu batean utziko ditugu epeltzen. Erre gabe maneatzeko moduan daudenean zurituko ditugu, eta zurtoina eta haziak ere kenduko dizkiegu. Zerrenda sendotan moztuko ditugu eskuz, eta erretiluan paratuko ditugu ondoren. 3 koilarakada olio erabiliko ditugu igurzteko. Geroko gordeko ditugu ondoren.

Gatza emango diegu merlenka puskei. Padera batean olio pixar bat isuri eta su ezti-eztian ipiniko dugu baratxuri ale oso bat, zuritu gabe, berotzen, baratxuriak bere lurrinez kutsa dezan olioa. Minutu batzuen buruan, biziagotu egingo dugu arian-arian sua, kea ateratzen utzi gabe.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Oparo igurtziko ditugu merlenka puskak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Oratu eta olio berotan murgilduko ditugu. Iraulka erabiliko ditugu, minutu batez frijituz alde bakoitzetik, eta paper xurgagarrian xukatuko ditugu ondoren. Horrela frijituko ditugu guztiak, azkena egin arte. Zuhur jokatuko dugu betiere olioaren tenperaturarekin eta oparo azalduko gara arrautza joa ematerakoan.

Olioz maneaturiko piper erreekin (epel nahiz bero, nahiago dugun bezala) aurkeztuko dugu arrain irin-arrautzeztatua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Merlenka saltsa berdean

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea

Merlenka kokotea labean errea –  Osagaiak 2 merlenka kokote eder, 4 lagunentzat, bitan irekiak, mintz beltzik gabe (erretzeko prestatzeko eskatuko diogu arrain-saltzaileari). Baso erdi bat ardo zuri 10 koilarakada oliba olio 6 baratxuri ale, xerratan …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiekin

Osagaiak 800 g merlenka arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da arrabak ur …

sukaldean-fondo0

Merlenka arraba egosiak ozpin-oliotan

Osagaiak 800 g merlenka arraba egosi 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada sagardo-ozpin Piper gorri bat, pikatua Piper berde bat, pikatua 2 baratxuri ale, pikatuak Ximiko bat worcestershire saltsa Perrexil xehatua Gatza eta piperbeltz …

sukaldean-fondo0

Merlenka ganba eta txirlekin

Osagaiak 4 merlenka solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza Errezeta Gatza …