Menua

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

  • Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Marrubiak bainila izozkiarekin – 

Osagaiak

  • 500 g marrubi, txortenik gabe, laurdenetan zatituak
  • 4 koilarakada azukre beltz
  • 2 koilarakada gurin
  • Limoi zukua, tanta batzuk
  • Bainilazko izozkia

 

Errezeta

Azukrea padera zabal batean ipini eta karamelu bihurtuko dugu su eztian. Kolore gorria hartu behar du, baina erre gabe betiere.

Une horretan, gurina erantsi, sua bizitu, eta sartuko dugu fruta. Ongi salteatu eta nahasiko dugu guztia, eztitsu bihurtu eta axal fin eta distiratsua egin zaiola ikusi arte. 30 segundo beharko ditugu horretarako, su bizian. Paderatik atera baino lehen erantsiko ditugu limoi tantak.

Marrubiak hainbat plateretan banatu, eta bainilazko izozki bola bat ipiniko diegu gainean. Urtu eta saltsa moduan geratuko da izozkia.

Marrubiak bainila izozkiarekin salteatuta

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin

Azukre bainilatua nola egin –  Osagaiak 500 g azukre Limoi hori baten azal pixka bat, birrindua 2 bainila leka, lehorrak edo freskoak. Zein ditugun, horiexek. Azukre bainilatua nola egin Errezeta Azukre honen oinarria bainila lekak …

marrubiak

Marrubi ur izoztua

Marrubi ur izoztua –  Osagaiak Kilo bat marrubi Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu. Minutu batez dena xehatu …

marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna

Marrubi edari gasduna Osagaiak Marrubi garbiak eta txortenik gabeak, eskutada eder bat Limoi erdiaren zukua Gaseosa botila bat, hotz-hotza Errezeta Baso-irabiagailu baten ontzian marrubiak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure …

sukaldean-fondo0

Mugurdi salteatuak bainila izozkiarekin

Osagaiak 500 g mugurdi, txortena kenduta 4 koilarakada azukre beltz 2 koilarakada gurin Limoi ur tanta batzuk Bainila izozkia Errezeta Zartagin handi batean azukrea paratu eta karamelu itxura har dezala su motelean. Pixka bat gorritu …

mazedonia3

Mazedonia

Mazedonia –  Osagaiak Sagar bat Udare bat 2 banana Pinaburu erdi bat Meloi gozo erdi bat 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik Eskukada bat marrubi Eskukada bat mugurdi Mahats mordo bat, aletua 2 …