Menua

Krema tarta marrubiekin

  • Krema-tarta-marrubiekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Krema tarta marrubiekin – 

Osagaiak

  • Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza
  • Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera
  • Marrubi freskoak, txortenik gabe
  • Azukrea hautsetan

Errezeta

Kontu handiz, moldearen ertzak ez haustearren, zabalduko dugu krema hondo osoan zehar, zopako koilara baten kanpoaldeaz baliatuta. Metalezko moldea oraindik kendu gabe egingo dugu hori, ertzak babestearren. Moldearen hondoa aldagarria bada, erosoago kendu ahal izango dugu.

Marrubiak ipiniko ditugu kremaren azalean, ahalik eta txukunen. Hobe dugu fruta erdialdean pilatuta, tarta mamitsu eta zaporetsuagoa izan dadin. Bukatzeko, oparo hautseztatuko dugu azukre-hautsa gainetik, tarta ongi elurtuta uzteko. Lehenbailehen jango dugu tarta.

Komenigarria da tarta egin bezain laster jatea, beratu gabe fresko eta kurruskari egon dadin. Sekula ez dugu tarta hozkailuan sartuko: beratu eta hondatu egingo da.

Kremaren ordez, limoiz edo pistatxo-krema bideratu ahal izango dugu. Ezin hobea izango da emaitza.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Mugurdi

Mugurdi eta marrubi ur izoztua

Mugurdi eta marrubi ur izoztua –  Osagaiak Mugurdi eta marrubi garbiak, kilo bat Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl Limoi baten zukua Ur hotz-hotza, 1,7 litro 300 g azukre Errezeta Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak …

marrubi-mermelada

Marrubi marmelada

Marrubi marmelada –  Osagaiak 1,5 kg marrubi, garbiak, txortenik gabe 300 g azukre 10 koilarakada limoi zuku Bainila adaxka bat, ireki eta aletua Errezeta Kazola batean ipiniko ditugu marrubi guztiak, laurdenetan zatitu ondoan. Azukrea, bainila …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Krema arina kafearen kutsuan

Krema arina kafearen kutsuan

Krema arina kafearen kutsuan –  Osagaiak 750 g krema hotza 250 g esnegain, harrotua, azukre pixar batekin Kafe-likore xorta bat Koilarakada bat kafe disolbagarri, Nescafe modukoa Errezeta Azukre pixar bat emango diogu esnegain harrotuari, sendo-sendo …

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin –  Osagaiak 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak Ezti pixar bat Laranja zukua, litro laurdena Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin Errezeta Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik …