Maionesa baratxuri gordinarekin
- Errezeta
- Bidali iruzkina
- Antzeko errezetak
Maionesa baratxuri gordinarekin –
Osagaiak
- Oliba olioa, litro erdia inguru
- 4 arrautza gorringo
- 3 koilarakada sagardo-ozpin
- Gatza, ximiko bat
- 2 baratxuri ale, zurituak
Maionesa baratxuri gordinarekin
Errezeta
Munduko saltsa hotz zabalduena da maionesa. Jaki askoren komodina da eta aurpegia alaitzen die itsaskiei, entsaladei, barazki egosiei, eta abarrei. Maionesa leundu nahi izanez gero, olio xuabeagoak erabili behar ditugu, eta oliba olioa eguzki-olioarekin nahasi ahal izango ditugu, esate baterako. Ozpinaren ordez limoia erabili ahal izango dugu, edo biak batera bideratu. Ziapea ere erantsi ahal izango dugu, ximiko bat, baita soja saltsa ere. Nolanahi ere, hona hemen nola egin:
Gopor batean ozpina eta gatza sartuko ditugu. Arrautza gorringoak eta baratxuri aleak erantsi eta indar betean eragingo diogu irabiagailu baten besoari, orea leun eta pikorrik gabe geldi dadin. Ziapea edo soja saltsa gaineratu nahi badugu, hau da momentua. Oliba olioa hasiko gar orduan isurtzen, hari mehe-mehean, irabiagailua goratzen eta beheratzen ari garen bitartean. Arian-arian ikusiko dugu saltsa loditzen eta egoki batzen hasia dela. Gatz-puntua neurtu eta, behar badu, zuzendu egingo dugu.
Garrantzitsua da turmixari etengabe eragitea, maionesa ez mintzeko. Minduz gero, badago erremedio bat. Goporrean bi koilarakada ur bero jarri eta, irabiatzeko hagaxka batzuen bitartez, minduriko orea joko dugu ari eta ari, etengabe, maionesa loditzen eta berriro itxuratzen ari dela ikusi arte. Garrantzitsua da maionesa pixkana-pixkana egitea.
Maionesa baratxuri gordinarekin

Urdaiazpiko egosiaren arrautzopila
Osagaiak 2 koilarakada oliba olio Perrexil hostoak (eskutada eder bat), nolanahi pikatuak Urdaiazpiko egosia, 4 xerra lodi, dadotan moztuak 8 arrautza Gatza Errezeta Zartaginean, koilarakada bat oliotan, su bizian, urdaiazpiko egosiaren dadoak salteatuko ditugu istant …

Gorringo gordinak entsaladan
Osagaiak Kg bat gorringo, gordinik 12 koilarakada oliba olio birjina 2 koilarakada sagardo-ozpin Gatza eta piperbeltz eho berria *Lau pertsonentzat Errezeta

Tipula eta perrexil arrautzopila
Osagaiak 3 tipula eder Koilarakada bat urdai-hirugiharra, dado txikitan moztua 5 koilarakada oliba olio Eskukada oparo bat perrexil, xehatu berria 8 arrautza Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Padera edo kazola zabal batean, tipulak, 4 koilarakada olio …

Obispo tarta, Teresarena
Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

Gorringo nahaskia
Osagaiak Gorringo salteatuak, 600 g Oliba olio pixka bat 8 arrautza Gatza Perrexil xehatua *Lau pertsonentzat Errezeta Gorringoak berotzen jarriko ditugu kazola zabal batean edo zartaginean, olio pixka batekin, baina kontuz, ez daitezela itsatsi hondoan. …