Menua

Leka entsalada

  • Leka entsalada
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Leka entsalada – 

Osagaiak

  • Lekak, kilo bat
  • Urdaiazpikoa (iberikoa bada hobe), bi xerra eder zerrendatan
  • Oliba beltzak, hezurgabetu eta eskuz zatituak, 2 eskutada
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Sagardo-ozpina, 2 koilarakada
  • Baratxuri ale bat, xehatua
  • Gatza

Leka entsalada

Errezeta

Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta ertzak eta bi muturrak kendu. Egosi uretan, gatzarekin, estali gabe, 7-8 minutuz. Ura kendu eta ur izoztu gazituan freskatu; horretarako, uretan izotz koxkorrak jarri lehenago. Horrela freskatu eta beren kolore berde bizia gordeko dute. Ura kendu eta gopor batean utzi geroko.

Bitartean, ozpin saltsa bat prestatu, ozpin, gatz, oliba eta baratxuriarekin, sardexkaren hortzekin eraginez. Urdaiazpikoa gehitu lekei eta ozpin saltsa gainera botatakoan kulunkatu pixka bat.

Epela ere jan daiteke, lekak egositakoan ur izoztuan sartu gabe, alegia. Epeltzen utzi eta gobernatu orduan. Patata egosi xerratu batzuk gehituz gero, amigdalitisa ere kenduko zaigu.

Leka entsalada

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …

Leka salteatuak

Leka salteatuak

Leka salteatuak –  Osagaiak  Lekak, kilo bat Oliba olioa, 4 koilarakada handi Gatza Leka salteatuak Errezeta Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta hariak eta bi muturrak kendu. Zartagin bat jarri su ez oso bizian eta …

Lekak piperrautsez

Lekak piperrautsez gozatuak

Lekak piperrautsez gozatuak –  Osagaiak Lekak, kilo bat 2 tipulin txiki xehatuak 2 koilaratxokada piperrauts gozo Oliba olioa, 7 zopa-koilarakada 5 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza …. Errezeta Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta …

LEKA patatak

Leka-patatak

Leka-patatak Baratza baldin badaukazu, honez gero badakizu gurean oso emankorra izaten dela leka edo baina. Ia aspertzeraino jarduten du eman eta eman sare, makila edo pardatan gora eginez. Esan liteke gurean gehientxo jaten den barazkia …

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada – Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, …