Menua

Leka salteatuak

  • Leka salteatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Leka salteatuak – 

Osagaiak

  •  Lekak, kilo bat
  • Oliba olioa, 4 koilarakada handi
  • Gatza

Leka salteatuak

Errezeta

Lekak garbitu eta zerrendatan zatitu, eta hariak eta bi muturrak kendu. Zartagin bat jarri su ez oso bizian eta gehitu olioa. Jarri han lekak eta pixkanaka jiratu tarteka, emeki egin daitezen 15 minutuz. Behar izanez gero, egin bi txandatan. Azken bost minutuetan bizitu sua. 20 bat minutuz egon behar dute zartaginean, loditasunaren eta suaren indarraren arabera. Dena dela, eginak dauden jakiteko, onena bat jatea da. Gorriturik eta ttentte samar gelditu behar dute. Bukaeran, oso onak ateratzen dira gurin pixka bat gehituz gero. Gatza eman.

Aldamenean arrautza bat (uretan nahiz oliotan) frijitua, hazikontxo salteatu batzuk, edo arrautza-irinetan egindako burmuin batzuk jar daitezke. Sudurretik ere jateko modukoak gelditzen dira arrain baten edo plantxan edo parrillan egindako azpialde gisa erabiltzen baditugu.

Leka salteatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

LEKA patatak

Leka-patatak

Leka-patatak Baratza baldin badaukazu, honez gero badakizu gurean oso emankorra izaten dela leka edo baina. Ia aspertzeraino jarduten du eman eta eman sare, makila edo pardatan gora eginez. Esan liteke gurean gehientxo jaten den barazkia …

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin

Lekak urdaiazpikoarekin –  Osagaiak Lekak, kilo bat 3 patata eder, bakoitza zortzi zati egina Oliba olioa, 6 zopa-koilarakada 2 urdaiazpiko xerra lodi, dadotan zatituak 4 baratxuri ale, xerratan Ura eta gatza Errezeta Lekak garbitu eta …

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada

Zigala, leka eta tomate entsalada –  Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak 24 zigala, erdi tamainako, ur gazian egosiak, xukatuak eta zurituak Tipulin bat, pikatua 2 …

Leka entsalada

Leka entsalada

Leka entsalada –  Osagaiak Lekak, kilo bat Urdaiazpikoa (iberikoa bada hobe), bi xerra eder zerrendatan Oliba beltzak, hezurgabetu eta eskuz zatituak, 2 eskutada Oliba olio birjina, 6 koilarakada Sagardo-ozpina, 2 koilarakada Baratxuri ale bat, xehatua …

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada

Olagarro eta leka entsalada – Osagaiak Kg bat leka frantses edo Euskal Herriko, haririk gabe, uretan egosi berriak eta xukatuak Olagarro txiki bat, egosia, epeldua eta zati loditan moztua Tipulin bat, pikatua 2 baratxuri ale, …