Menua

Legatza ganba eta txirlekin

  • Legatza ganba eta txirlekin
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatza ganba eta txirlekin – 

Osagaiak

  • 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak
  • Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak
  • 1/2 kg txirla
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

 

Errezeta

  1. Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu legatz solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.
  2. Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Ganbak erantsi eta arin frijituko ditugu ondoren une batzuetan. Berehala aterako ditugu, lehor ez daitezen.
  3. Paderan gelditu den koipean irauliko ditugu ondoren txirlak, su bizian ireki daitezen. Ireki orduko gaineratuko ditugu berriro ganbak eta ozpina, murriztu eta baratxuri-olioari kutsua utz diezaion. Ez du saltsak zuku behar, heze eta mamitsu baizik.
  4. Perrexil xehatua erantsi eta legatz solomoen gainean garaztatuko dugu baratxuri-olioa. Eta mahaira!

Legatza ganba eta txirlekin

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin

Arroza txirlekin Gure mahaietan ezin da falta plater hau: fina bezain gustagarria da, batez ere arroza eta txirlen puntuarekin asmatzen bada. Esan beharrik ez dago txirlak zenbat eta fresko eta salbaiagoak, hobeto aterako zaizula, baina …

Txirlak saltsa berdean

Txirlak saltsa berdean

Txirlak saltsa berdean –  Osagaiak Kg bat txirla 3 baratxuri ale, pikatuak Litro laurdena ur bero 4 koilarakada oliba olio birjina Perrexil pikatua Irina, ximiko bat Zorrotada bat ardo zuri … Errezeta Kazola zabal apal …

izokin pintxoa

Izokin pintxoa unax eran

Izokin pintxoa unax eran –  Osagaiak Ogiko tostak Letxuga Izokin ketua Egosi eta zuritutako ganbak Maionesa. … Errezeta Ontzi batean jarri: letxuga, txikitutako izokin ketua, aurrez zuritutako ganbak… (dena ogiko tostak izan ezik). Nahastu eta …

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak –  Osagaiak Kg bat legatz kokotx fresko 3 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe Gatza Irina eta arrautza joa Oliba olioa, frijitzeko Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak Errezeta Garbitu, bizarrak moztu eta hezurrak kenduko …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …