Menua

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak

  • Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak – 

Osagaiak

  • Kg bat legatz kokotx fresko
  • 3 baratxuri ale, osorik eta zuritu gabe
  • Gatza
  • Irina eta arrautza joa
  • Oliba olioa, frijitzeko

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak

Errezeta

Garbitu, bizarrak moztu eta hezurrak kenduko dizkiegu kokotxei. Irin-arrautzatan pasatu baino minutu batzuk lehenago emango diegu gatza. Olio ugari isuri eta baratxuriak osorik ipini ondoren, su ezti-eztian jarriko dugu padera bat, olioak baratxurien kutsua har dezan. Sua biziagotuko dugu minutu batzuen ostean.

Paderaren ondoan edukiko dugu plater zapal bat, irinarekin, eta beste txokon bat, arrautzarekin. Banan-banan igurtziko ditugu kokotxak irinetan, eta arrautzatan pasatuko ditugu ondoren. Iraulka erabiliko ditugu, bizkor, segundo gutxi batzuetan frijituz (gehixeago handiak badira) alde bakoitzetik, eta xukatu egingo ditugu berehala.

Frijitzen ari garen ahalean olioa eskasten ari dela konturatzen bagara, gehiago erants dezagun, hasierako neurrian utzi arte.

Oparo jokatu beharra dago arrautza joarekin. Soberan geratzen bazaigu, egundainoko arrautzopila egin ahal izango dugu frijituaren kondarrekin, olioa erretiratu eta gero.

Legatz kokotxak irin-arrautzeztatuak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean

Legatz kokotxak saltsa berdean –  Osagaiak 850 bat g legatz kokotx, azalik eta bizarrik gabe, gatza emanak 4 dl oliba olio birjina Xorta bat ardo zuri Arrain salda edo ura 3 baratxuri ale, pikatuak Perrexil …

sukaldean-fondo0

Legatz irin-arrautzeztatua piperrekin

Osagaiak 4 legatz puska, azalik gabe, 75 g bakoitzak Oliba olioa, frijitzeko Baratxuri ale bat Irina eta arrautza joa 6 pipermorro gorri 3 koilarakada oliba olio Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Osorik erreko ditugu piperrak labean, …

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak

Osagaiak 800 g legatz arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura *Lau pertsonentzat Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da …

sukaldean-fondo0

Legatza saltsa berdean txirla eta kokotxekin

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri ale, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Perrexil xehatua 32 txirla handi 24 kokotx handi, azalik eta hezurrik gabe Litro laurdena arrain salda edo ur …

sukaldean-fondo0

Legatz solomoak eskabetxean mikrouhinetan maneatuak

Osagaiak 3 tipulin eder, zerrendatan moztuak Xorta bat oliba olio Erramu hosto bat Ezkaia, bi adaxka Iltze usaintsu bat 8 baratxuri ale, zurituak eta xerratuak 15 koilarakada oliba olio birjina 5 koilarakada ardo zuri 10 …