Menua

Legatz patea mikrouhinetan maneatua

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 8 koilarakada gurin
  • Xorta bat oliba olio birjina
  • Tipulin bat, pikatua
  • 5 legatz solomo izoztu
  • 15 koilarakada esnegain urtu
  • Zorrotada on bat xerez
  • Gatza

Errezeta

Mikrouhinetan aritzeko ontzi tapadun batean ipiniko ditugu gurina, tipulin pikatua eta gurina. Ongi nahasiko dugu guztia, koilara batez. Gatza eman eta tipulinaren eta koipearen gainean pausatuko ditugu legatz solomo izoztuak, gogorrak. Mikrouhinetan sartu eta indar betean maneatuko ditugu, tapaturik, 10 minutuan.

Haien ostean, ontzia atera, estalkia ireki, arraina erretiratu eta esnegain urtua eta gatz pixka bat erantsiko diogu gelditu den saltsari. Tapatu gabe egosiko dugu ondoren, beste 5 minutuz. Ondoren, labeari indar ertainean eragin eta beste 10 minutu gehiagoan egosiko dugu saltsa, esnegaina mantsoago murriztu eta gainezka egin ez dezan. Bitartean, maneaturiko legatz solomoak papurtu edo izpituko ditugu, azal kendu eta gero.

Krema eta tipulin saltsarekin batera ipiniko dugu legatz papurtua. Ongi nahasiko dugu guztia koilara batez. Tanta batzuk xerez isur ditzagun ondoren. Irabiagailuaren besoa sartuko dugu ondoren nahastura horretan: indar betean eragingo diogu, krema lodi bat lortu arte. Gatza emango diogu ondoren, behar izanez gero. Film paper batez estali eta hozkailuan edukiko dugu orea, pare bat orduan gutxienez, sendotu eta ogi txigortuetan igurtziko moduan egon arte.

Labeak ez badu plater birakaririk, garrantzitsua da pare bat minutuan behin laurdena iraultzea.

Errezeta ezin hobea da pate hau, arraina haurren askarian ere sartu ahal izateko. Ogitartekoa krema honetaz igurtzi eta xerra batzuk urdaiazpiko egosi sartu, eta oso emaitza ona izango dugu. Patea hobekiago hornitzeko, xerra batzuk izokin edo bakailao ketu erantsi ahal izango dizkiogu nahasturari irabiagailuan xehatu baino lehentxeago. Ketuaren kutsuak are goxoagotuko du patea.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Legatz arraba egosiak

Osagaiak 800 g legatz arraba fresko Tipulin bat Eskukada bat perrexil adaxka Porru txiki bat Xorta bat ardo zuri Xorta bat oliba olio Gatza eta ura *Lau pertsonentzat Errezeta Erosi bezain laster, komenigarria izaten da …

Legatza ganba eta txirlekin

Legatza ganba eta txirlekin

Legatza ganba eta txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe 220 g bakoitzak Kg erdia ganba, gordinik eta zurituak 1/2 kg txirla 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin …

sukaldean-fondo0

Legatza saltsa berdean

Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua Litro laurdena arrain salda edo ur Gatza Errezeta Olioa isuri eta su eztian …

Legatza saltsa berdean

Legatza saltsa berdean txirlekin

Legatza saltsa berdean txirlekin –  Osagaiak 4 legatz solomo, hezurrik gabe, 200 g bakoitzak 2 baratxuri xister, pikatuak 5 koilarakada oliba olio Ximiko bat irin Perrexil xehatua 32 txirla handi Litro laurdena arrain salda edo …

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin

Legatza itsas jogurtarekin –  Osagaiak 150 g-ko 4 legatz xerra 160 g “griego” erako jogurta alga nori xafla bat (sushi rollitoak egiteko erabiltzen dena) perrexila limoi bat oliba olioa gatza … Errezeta Alga noria tira finetan moztu eta …