Menua

Krema labean mamitua

  • Krema labean mamitua
  • Krema labean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Krema labean mamitua – 

Osagaiak

  • 10 arrautza gorringo
  • 12 koilarakada azukre
  • 200 g esne
  • 600 g esnegain likido

Krema labean mamitua

Krema labeanErrezeta

Ontzi batean arrautza gorringoak eta azukrea nahasi eta hagaxkez joko ditugu nahastura loditu eta krema zurixka lortu arte. Esnea eta esnegaina berotzen ipiniko ditugu bitartean, baina irakin gabe betiere. Usaina emateko zerbait erantsi dezakegu halaber, nahi izanez gero, kanela adaxka bat, bainila adaxka ireki bat, limoi edo laranja azala, eta baita azafrai izpi erre mehe batzuk ere.

Hasteko, hobe izango da bakarrik probatzea, eta hurrengoan saiatuko gara zaporeren bat ematen. Orduan esne eta esnegain beroarekin nahasiko dugu arrautza gorringo eta azukrearekin eginiko krema, esnea iragazkian pasa ondoan, usaina emateko zerbait erantsi badiogu. Flana egitekoen moduko ontzitxoetan edo portzelanazko poteetan, banakoak, isuriko dugu krema hori, eta ur berotan maria bainuan sartuko ditugu guztiak batera labean, 90ºko tenperaturan, ertza mamitu eta erdialdea dardarati gelditzen dela ikusi arte, hala jokatzen badugu barrutik krematsu eta heze geratuko baita krema hoztean.

Ondoren, mamitzen utziko ditugu labean, 25 bat minutuan, baina erne ibili behar dugu lehor ez daitezen. Gainazalean zarakarra sor ez dakien, banan-banan aluminio-paperez estalita sar ditzakegu kremak labean, eta papera kontu handiz kendu egite puntua neurtzeko.

Krema labean mamitua

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

krema katalana

Krema katalana marina eran

Krema katalana marina eran –  Osagaiak 1/2 litro esne limoi baten azala kanela – zotz bat 30 gr arto-irina 6 gorringo 9 koilarakada azukre ziropea TRESNAK lau bol koilara pot bat irabiagailua … Errezeta Gorde …

Xuxu kremaz beteak

Xuxu kremaz beteak

Xuxu kremaz beteak –  Osagaiak Xuxuak labean eginak eta hoztuak (ikusi errezeta) Krema (ikusi errezeta) Azukre hautsa Xuxu kremaz beteak Errezeta Profitelorelen albo batean ebaki bat egin labanaren muturrarekin edo guraizeekin. Koilara baten edo pasteleriako …

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin

Pikuak chantilly kremarekin –  Osagaiak 24 piku heldu Litro erdia chantilly krema Errezeta Xomorrorik eta txortenik gabe egongo dira pikuak. Beharra izanez gero, uretan pasatuko ditugu bizkor, eta zatar batez lehortuko ditugu ondoren leunki. Zuritu …

Tiramisua-2

Tiramisua

Tiramisua –  Osagaiak 5 arrautza 75 g azukre 75 g irin Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa Pattar zorrotada eder bat (amaretto) 4 arrautza gorringo 8 koilarakada azukre Mascarpone gazta krematsua, 250 g 4 arrautza …

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin

Krema tarta mugurdiekin –  Osagaiak Tarta-hondo bat, labean erretako ore hautsi fin batez estalia, hotza Litro erdia krema edo krema arin, gustuen arabera Mugurdi freskoak, txortenik gabe Azukrea hautsetan Krema tarta mugurdiekin Errezeta Kontu handiz, …