Menua

Kakahuete teilak

  • Teilak Kakahuete teilak
  • Teilak
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Kakahuete teilak – 

Osagaiak

  • Kg erdia azukre
  • Kg erdia kakahuete, pikatuak
  • Litro laurdena arrautza zuringo
  • Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts

Kakahuete teilak

Errezeta

Teilak Kakahuete teilakSutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore leun bat lortzen jarriko dugu eltzea su eztian eta, bira eta bira ari garela etengabe, berotzen utziko dugu, bor-bor lasai-lasaian hasi arte. Orduan aterako dugu orea eltzetik, gopor batera igarotzeko. Koilara baten laguntzaz zabalduko dugu orea olioz igurtzitako xafla batean: intxaur baten neurriko portziotan zabalduko dugu han eta hemen orea. Elkarrengandik aparte egongo dira ore-zatiak, labean zabaldu egingo baitira: teilek elkar joko dute alegia. Hobe gutxika egiten baditugu.

160º-ko tenperaturan edukiko ditugu labean, ertzetan gorri eta barruan zuri azaldu arte. Espatula edo labana batez askatu eta botila edo gozogileen arrabol baten gainean pausatuko ditugu, teila itxura har dezaten. Hoztu eta gero jango ditugu, edo lata batean gordeko ditugu, heza ez daitezen.

Labean sartu aurretik, koilarakada bat kakahuete pasta erantsi ahal izango diogu oreari.

Kakahuete teilak

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin

Kardua arbendolekin –  Osagaiak Kardu bat gordinik Ura Gatza 2 baratxuri ale, xehatuak 2 koilarakada oliba olio Eskukada txiki bat arbendol edo almendra, txigortuak eta xerratan moztuak 2 koilaratxokada irin Kardua_egosi den salda, edontzi handi …

Gabon konpota

Gabon konpota

Gabon konpota –  Osagaiak 2 l ur Litro bat ardo beltz, ona 400 g azukre Kanela, ezpal bat Litro laurdena mertxika-zati lehor Litro laurdena aran pasa Litro laurdena piku lehor Litro laurdena mahaspasa . . …

Obispo tarta

Obispo tarta, Teresarena

Obispo tarta, Teresarena – Osagaiak 250 g. arbendol edo almendra xehatu 100 g. arbendol osorik 250 g. azukre 8 arrautza-gorringo 8 arrautza-zuringo 125 gr. gurin 30×30 zm-ko ontzi karratu bat (gaileta kaxa metalezko baten tapa …

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a

Ahuakate, indioilar eta fruitu lehor sandwich-a –  Osagaiak Ahuakate bat Indioilar 2 bularki Limoi bat Laranja bat Soja saltsa Fruitu lehor 2 eskukada (nahasketa; urrak, intxaurrak, almendrak,…) Ezpelete piper hautsa Oliba olioa Gatza Molde erako ogia …

Teilak Hur teilak

Hur teilak

Hur teilak –  Osagaiak Kg erdia azukre Kg erdia hur, pikatuak Litro laurdena arrautza zuringo Ximiko bat bainila-esentzia edo bainila-hauts Hur teilak Errezeta Sutatik kanpo, hagaxka elektriko batez nahasiko ditugu gai guztiak eltze batean. Ore …