Menua

Itsas kabra plantxan baratxuri-olioarekin

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 itsas kabra oso, ezkatarik gabe
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil txikitua
  • Gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu itsas kabrak su bizian, oliba olio pixar batekin. 4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak. Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, erne zipriztinekin!, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua. Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta mahairako prest edukiko ditugu itsas kabrak.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Itsas kabra meuniere eran

Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, …

Itsas kabra labean

Itsas kabra labean

Itsas kabra labean –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia –  Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Tipulin bat, zuritua Porru garbi bat Erramu freskoa, hosto bat Iltze usaintsu bat Baso erdi bat ardo zuri …