Menua

Itsas kabra meuniere eran

  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Osagaiak

  • 4 itsas kabra edo kabrarroka eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe
  • Koilarakada bat oliba olio
  • Gurina, zati handi bat
  • 2 limoiren zukua
  • Perrexila, txikitua
  • Irina eta gatza

*Lau pertsonentzat

Errezeta

Gatza emango diogu arrainari, bi aldeetan eta barrenean. Zartagin handi batean olioa eta gurina jarri eta su eztian jarriko dugu. Gurina apar zuri bat isurtzen hasten denean, utzi pixka batean, baina kontuz, ez dadila erre.

Itsas kabrak irinetan pasatuko ditugu ondoren, banan-banan, eta frijitzen jarri aurretik, arrainak leun astindu eta soberan duten irina kenduko diegu. Su eztian edukiko ditugu frijitzen, koipea erre ez dadin, horixe baita arrainei gainetik bota behar dieguna. 5 bat minuturen buruan, irauli “binaka egingo ditugu, zartagina zabal samarra bada“ eta beste aldetik edukiko ditugu 4 bat minutuan, mamia hezurretik aise askatzeko moduan dagoela ikusi arte. Zartaginetik atera eta modu berberean jokatuko dugu beste bi itsas kabrekin.

Arraina egindakoan “lehenengo bi itsas kabrei labealdi bat eman ahal izango diegu mikrouhinetan, berotzeko“, limoi-zukua erantsiko dugu frijitzen erabilitako koipeari, eta segundo batzuez edukiko dugu saltsa sutan murrizten, zukua loditu eta itxura hartu arte. Hondoa marruskatuko dugu ondoren, zartaginean gelditutako hondarra askatzeko. Gurina erantsiko dugu gero, mutur gutxi batzuk, eta, zartaginari eragin eta gero, perrexila erruz bota eta gatz pixka bat emango dugu. Zuku mamitsu honetaz garaztatuko ditugu itsas kabrak.

Escoffier eta Teodoro Bardajiren liburuek diotenez “Parabere markesak ere gauza bera esango du seguruenik“, meuniere saltsak lurrunez egositako patata behar du aldamenean. Guk berriz “kontrakarrean beti gu“ zera diogu: nahi duen moduan jan dezala norberak meuniere saltsa, uraza nahiz tomate entsaladarekin, patata frijituekin, brokoli salteatuarekin, eta abarrekin.

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Itsas kabra plantxan baratxuri-olioarekin

Osagaiak 4 itsas kabra oso, ezkatarik gabe 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu itsas …

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia –  Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Tipulin bat, zuritua Porru garbi bat Erramu freskoa, hosto bat Iltze usaintsu bat Baso erdi bat ardo zuri …

Itsas kabra labean

Itsas kabra labean

Itsas kabra labean –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Baso erdi bat ardo zuri 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri ale, xerratan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil …