Menua

Itsas kabra labean

  • Itsas kabra labean
  • Errezeta
  • Bidali iruzkina
  • Antzeko errezetak

Itsas kabra labean – 

Osagaiak

  • 2 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe
  • Baso erdi bat ardo zuri
  • 6 koilarakada oliba olio
  • 4 baratxuri ale, xerratan moztuak
  • 3 koilarakada sagardo-ozpin
  • Perrexil pikatua
  • Gatza

Itsas kabra labean

Errezeta

Gatza eman eta labeko erretilu batean paratuko ditugu itsas kabrak. Ardo zuria eta oliba olio pixka bat isuriko dugu ondoren. Aldez aurretik 180ºtan berotutako labean sartuko ditugu, eta hantxe edukiko ditugu 25 bat minutuan. Arrainaren zukuaz garaztatuko ditugu aldiro-aldiro itsas kabrak, alde mamitsuak erdiko hezurretik aise askatzeko moduan daudela ikusi arte. Heze egongo da beti erretiluaren hondoa, eta ura erantsiko dugu ardoa lurruntzen bada. Egizu kontu kilo bakoitzeko 15 bat minutu egin behar dituela arrainak labean.

Bukaera aldean, itsas kabrak ia eginik direnean, zartagin batean olioa su bizian berotu eta baratxuri xerrak gorrituko ditugu hartan. Txigortu direnean, sagardo-ozpina eta arrain errearen zukuaren parte bat gaineratu eta irakiten edukiko dugu guztia segundo batzuetan. Erne zipriztinekin! Perrexila erantsi eta baratxuri-olio hori garaztatuko dugu erretiluan zabalik egongo diren itsas kabren gainean. Mahaira beldurrik gabe!

Itsas kabra labean

Iruzkina bidali

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

sukaldean-fondo0

Itsas kabra plantxan baratxuri-olioarekin

Osagaiak 4 itsas kabra oso, ezkatarik gabe 6 koilarakada oliba olio 4 baratxuri xister, zerrendatan moztuak 3 koilarakada sagardo-ozpin Perrexil txikitua Gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu itsas …

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela

Itsas kabra pastela –  Osagaiak 2 itsas kabra edo kabrarroka eder, garbi eta ezkatarik gabe 2 tipulin, pikatuak Porru baten zuria, pikatua 2 baratxuri ale Oliba olioa Xorta bat brandy 6 koilarakada tomate saltsa Litro …

itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia

Itsas kabra egosia –  Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka ertain, ezkatarik, alboko hezurrik eta errairik gabe Tipulin bat, zuritua Porru garbi bat Erramu freskoa, hosto bat Iltze usaintsu bat Baso erdi bat ardo zuri …

sukaldean-fondo0

Itsas kabra meuniere eran

Osagaiak 4 itsas kabra edo kabrarroka eder, ezkatarik eta alboko hezurrik gabe Koilarakada bat oliba olio Gurina, zati handi bat 2 limoiren zukua Perrexila, txikitua Irina eta gatza *Lau pertsonentzat Errezeta Gatza emango diogu arrainari, …